astelehena, uztaila 08, 2019

Nondik garatu da 'hain' partikula konparatiboa?

Aurreko sarreran aipatzen genituén ondorengo bi esaldiak e-Mikoleta (Modo breue de aprender la lengua vizcayna, 1653):
Baize enaz orren delikadua zein judegua barikuz. Mic 13r. Dala berori aen ondo etorri zein urte onak. Ib. 13r. [OEH, Mikoleta, 1953]
non elkarren ondoan dauzkagu "orren" eta "aen" partikula konparatiboak, zein, bestalde, ez diren baizik bigarren eta hirugarren personak e-erakusle singularrak ("ori" eta "a") an kasu genitiboa, eta justuki hirugarren pertsona horretatik gramatikalduko zaigu "ain" edo "hain" forma, segun dialektoa (besteak beste). Dio OEH-k buruz etimologia e-partikula hau:
HAIN: Etim. Contracción de (h)aren, vizc. ant. aen, genitivo del demostrativo de. 3.a pers. v. FHV 141. [OEH]
Eta gauza da ze, nahiz existitu lehenengo eta bigarren personetako konparatiboak ere ("honen" eta "horren"), hirugarren personakoa aplika litzaioke i edozein persona:
HAIN: Tr. De uso general. Aunque originalmente se refiere al 3.er grado demostrativo, ya desde los textos más antiguos parece ser empleado indistintamente para todos los grados. [OEH]
Ikus, gainera, ondorengo aldaera dialektalak:
HAIN: Tr. La forma arcaica aen la emplea Micoleta (y modernamente Orixe), pero ya en textos vizcaínos anteriores se documenta ain. Hay kain en textos salacencos y roncaleses, y gein en aezcoanos. En DFrec hay 725 ejs. de (h)ain y 2 de aiñ. [OEH]
Hortaz, eskerki gramatikalizazio-prozesu sortzaile hori, orain existitzen dira, ondo diferentziatuak, alde batetik "haren" hirugarren personako erakusle genitiboa, eta bestetik "hain" partikula konparatiboa, zeintzuk, nahiz izan jatorriz bat eta bera, dúten betetzen orain funtzio ondo ezberdinak.

Eta holaxe, esan nahi baita erabiliz material zaharrak an funtzio berriak, holaxe gramatikaltzen dira baliabide sintaktiko berezitu berriak, holaxe garatzen dira sintaxiak, eta, jakina, eurekin batera hizkuntzak. []

Etiketak: , ,