osteguna, uztaila 11, 2019

"zein" konsekutivoa vs "zein "erlativoa: beste pausutxo bat

Azkenaurreko sarreran azpimarratzen genuen zéin hurbil egon ahal diren "zein" konparativoa eta "zein" konsekutivoa (halatan ze batetik bestera pasatzea ez litzake baizik pausutxo bat), eta gauza da ze, nola erakutsi nahiko genuken hemen, ez dira askoz urrutiago "zein" konsekutivoa eta "zein" erlativoa (beste pausutxo bat). Hara, demagun ondorengo esaldia kin "zeinda" konsekutivoa:
Ez dago iñor ain erorik zein da esango daben: ez dot ondu gura. Ur MarIl 78. [OEH]
eta konpara dezagun kin beste hau, erlativoa kin "zeinda", non, aurrekoarekiko, kendu dugu "ain erorik":
Ez dago iñor zein da esango daben: ez dot ondu gura.
Ohartu ze "zeinda" erlativo horiek ez lukete kasurik hartuko (partikula finkoa litzake), eta ze orobat erabil genezake "zein" soila ere ("-da" expletivoa):
Hori da katua zeinda/zein altxatzen du 2 kiloko pisua.
Hori da katua zeinda/zein etortzen da egunero.
Hori da katua zeinda/zein den-dena nahi du beretzat.
Hori da langilea zeinda/zein den-dena izanen da bere kargu.
...
Esan nahi baita ze, erabilera horretan,  hala "zeinda" nola "zein" soila izanen lirake partikula finkoak, zein ez lukete hartuko kasu-markarik. []

Etiketak: