igandea, maiatza 21, 2023

*edun/*itun (objetu singularra/objetu plurala)

Atzokoan aipatzen genuén "*edun" aditza, referituaz ki adizkiak nola "sittuen = zituen/zituzten"

baina, nahizta egun hala konsideratzen diren, pensatzekoa da ze garai batean forma horiek referituko zirén ki beste partizipio bat, partizipio plural bat, jada desagertua:

  • *i - tu - n > *itun 

zein izanen zén justuki kide plurala te "*edun" partizipio singularra, antzera nola "*iran" izan bide zén kide plurala te "*izan" partizipio singularra (edota "eduki/edutzi" bikote transitiboa). Horretaz mintzatu ginén an ondoko sarrera hau, zeinen hasiera jasotzen dugún beherago: 

Jarraituz kin atzoko haria, gaur egungo "izan" aditzean (partizipio bakarra), garai zaharretan izanen zirén bi partizipio ezberdin:

  • *e - i - za - n > i - za - n = izan (singularra)
  • *e - i - la - n > *e - i - ra - n > i - ra - n = iran (plurala)

non izanen zirén bi erro zahar ezberdin:

  • za
  • la/ra

biak CV, nola ere "da" fosila izanen zén CV

Eta hain zuzen *i - tu - n > *itun" partizipio plural horretatik derivatu ditugu guk lehengo eguneko 3. persona singularra kin objetu plurala, an:

Baina, zéin izanen zen, adibidez, 3. persona singular regularra? Ba, justuki hau:

  • hak * - e - i - tue - n > eituen > ituen

non soilik falta zaigún gehitzea bustidurá (palatalizazioá) zein "i-" soinuak hizkera horretan eragiten duén gain ondorengo "-t-" soinua (zein bilakatzen dén "-tt-") arrén eta izan daigún gure 3. personako forma regularra:

  •  hak * - e - i - tue - n > eituen > ituen > ittuen

eta bide beretik doa 2. persona regularra:

  • zuk *z - e - i - tue - n > zeituen > seituen > situen > sittuen
Bádirudi ze hor ere egon zitekén partizipio plural berezitu bat.