ostirala, maiatza 03, 2024

Igone Zabala (2014): "Aditzetiko izenak, aldiz, elementu lexikoak dira, eta horietako bakoitza mundu bat izaten da maiz morfologiari eta semantikari dagokienez:..."

Jarraituz kin nominalizazio-kontuak, Igone Zabala-k dio an bere "Nominalizazio-eskalak eta hiztegiak" (2014), azpimarratuz nominalizazio-izenen izaera lexikoa:

Baliabide sintaktikoek erabateko emankortasuna dute. Alegia, igo aditzetik abiatuta, igotzea eta igotzeko arrazoia sortzeko erabilitako arau bera erabiliz, antzeko egiturak sor daitezke edozein aditz hartuta, diskurtsoak hala eskatzen badu: apurtzea, sinestea, konprometitzea, hedatzea, komunikatzea, irakastea, estaltzea... Sortutako aditz-izen horiek guztiek, gainera, antzeko semantika izango dute eta antzeko testuinguru sintaktikoetan erabili ahal izango dira. Hori dela eta, ez dira printzipioz hiztegietan jasotzeko hautagaiak. Aditzetiko izenak, aldiz, elementu lexikoak dira, eta horietako bakoitza mundu bat izaten da maiz morfologiari eta semantikari dagokienez: apurketa, sinesmen, konpromiso, hedapen, komunikazio, irakaskuntza, estaldura... [Zabala, "Nominalizazio-eskala eta hiztegiak", 2014]

Errepikatzen dugĂș:

Aditzetiko izenak, aldiz, elementu lexikoak dira, eta horietako bakoitza mundu bat izaten da maiz morfologiari eta semantikari dagokienez... [Zabala, "Nominalizazio-eskala eta hiztegiak", 2014]
Bai, elementu lexikoak (baliabide lexikoak), ez aditz-izen hutsak (baliabide sintaktikoak). [2347] [>>>]