Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Matrallako Irratia / Apokalipsia 13,18

Apokalipsia 13,18

Matrallako Irratia 2008/05/17 16:26
Atzo barixakua pentsatua zegoen bezala UrteurrenJai aurreko bilera egin zen. Hiru irratikide bakarrik agertu ginenez eta dauden data arazoak ikusita urteurren festa bertan behera uztea pentsatu genuen (aaatomapórkulo).

    Baña hara non gaur (Zapatua) arratsaldean Matrallakoko Polit Buró-ko lurrazpiko kideak telefono dei batzuk egiten aritu diren eta JAIA BAI EGITEA adostu den.(Nahiz eta MatrallacoXVIIII.Asanbladak arazo Teosofiko batzuk ikusi urteurren honen ospakizunean).
 
    Dirudienez Norman taldekoak gogo haundia dute lehen aldiz publikoan jotzeko (gitxienez beraietako bi irratikideak diren/izandakoak) eta gainera Matrallakoren festan. Horren aurrean gu ezin ezetz esan. Gainera azken orduan Josu Gil Eibartar kantautore ezagunak bere partehartzea baieztatu du urtebetetze party honetan. Esklusiban azaldu digunez gainera kanta berriak prestatzen ari da.

   Eta nahiz eta  gu bostok eta Norman taldekoak bakarrik egongo geran jaian, ba ospatuko doula pentsau dou. 6 urte urte asko dira ta... (gañera ointxe okurridu jata, oiñarte eindako bihar guztia ta gero ze esango zeban Aitor A.k aurten ez bagendun ospatuko...)
 

    I.O: Dakizuen moduan barixaku gabetan programa barri bat dakau ekonomiari buruzko Gauaren Hegoetan. Bertako esatarixak be etortzen badira zazpi bat izango garala uste dogu

Apokalipsia 13,18

18 Hemen jakinduria behar da: buruargi denak asma dezala piztiaren zenbakiaren esanahia, gizon baten zenbakia baita. Zenbakia seiehun eta hirurogeita seia (666) da.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: