Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Aqua

Aqua

Amatiño 2016/05/03 16:35
Beste behin, hogeitabatgarrenez, Gaztela eta Leongo eliza katolikoak antolatu du “Las edades del hombre” deitu erakusketa non, aldez aurretik erabakitako gai nagusi baten inguruan, bere barrutiko arte-lanak biltzen dituen. Aurtengo gai nagusia “Aqua” (ura) da, eta Toroko* (Zamora) Kolejiatan eta Hilobi Santuaren elizan barrena azaltzen da erakusketa parea.

Guztira 137 irudi, margo, tresna, gai edo lanabes dira oraingo honetan bildu direnak, azken mila urteotakoak, Gaztela-Leongo hainbat eliza, komentu eta artxibotan sakabanaturik daudenak, eta honelako erakusketa “ibiltari” batean elkartu ezean nekez inork inoiz ikusiko lituzkeenak.

Guztien artean, bat behintzat, euskal artistak egina: “Hatz-ikuzketa” delakoa, Joanes Antxeta azpeitiarrak intxaur-zurez egindako erliebea, Briviescako (Bureban) Santa Clara komentuko erretaula nagusian dagoena.

Oro har,  itxurazko erakusketa, baina ez, behar bada, besterik ez bada behintzat, haraino propio joaterik merezi izateko bestekoa. Gainera, erakusketa-molde honetan ohi denez, audio-azalpenek jaramon gehiago egin izaten diote erlijioari arte-alderdiari baino. Ez diot horrela izan beharko ez litzatekeenik, horrela dela baizik.

• Ez da Duero Ibarra lekurik txarrena uraz hitzegiteko: “Duero (Durius Flumen), nombre relacionado con la raíz indoeuropea arcaica ‘Tur’ o ‘Dur’, agua, laguna, rio”. Ur eta itur, alegia.

.

"Hatz-ikuzketa". Joanes Antxeta, 1567-1568

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: