Senari jarraitzeko gonbitea
Andriak irakortzeko eskatu zestanian muzturra okertu neban: “Pedagogiazko ladrillo bat...?”. Sorpresia: interesgarrixa izatiaz gain (hori ez neban zalantzan jartzen)... oso dibertigarrixa da! Hori gero eta gehixen baloratzen doten gauzia da, testuetan. Liburuan zati haundi bat beste autorien teorixak ukatzera zuzenduta dago (batez be Estivill famatuanak, “Duermete niño” liburuan egillia, negar egitten laga bihar jakela defendatzen dabena) eta, egixa esan, hori da parterik barregarrixena. Izan be, zentzuna aldarrikatzen dau, eta ama-umian artian dagon berezko senari jarraitzia; horren aldian, beste teorixetatik aukeratutako “perlak” oso deigarrixak dira. Etologia aipuak be asko interesau jataz; edo kultura arteko alderaketak; edo gizaki prehistorikuan portaeriari buruzko konjeturak (ziur ezagutzerik ez dagonez)... Horren guztian eragiñez, liburuak engantxau nau, mesillako beste liburuan gaiñetik nagusitzia eta amaittu arte ez soltatzeko punturaiñok. Gaiñera oso ondo etorri jata nerabezarorarte dakagun “su-etena” modu konszientiaguan dastatu ahal izateko.