Monday, December 22, 2014

Tchacur ari dana zauncaz an okerreco zuhaitz pean

Heldu zait Anboto petic ganic An. Ma. Al.- Ot. (izen osoac ez duque ardura ascoric) ondocoa "buruz" nire bloga eta buruz ni.
------------------------------------


Erramun Adixkidea,

Ez hadi mindu, sekula bez baina urte sasoi honetan gitxiago inor mintzerik eneukek gura, beraz ez hadi mindu!

Zeharo estropeauta antzemoten haut. Lehen intelejenteagoa hintzen. Hire Munitibarko euskera hain dotorie eta.... bazar edo katxarreria bat emoten dok! Heure burua erakutsi guran habil eta kakaztu baino eztok egiten eta ezagun-laguntzat gaukazanok gogaitu!

Herri rural batekoa izan arren etxuat uste "ittulan edoa ittaurren" sekula ein dokenik, bestela esango neuskik bueltau hadi erraire.

Ea Gabonzaharretarako alboratzen dozaken inora bako pratika tentelok!

Intxaursaltzagaz gozau!

ant. mar.

-----------------------------------


Ant. Mar. Ald.- Otal.

Ez nauc mintzen baina ez joat ulertzen esan daroana zeren ez  duc explicatzen dioana eta izanic gainera dioan guzia bakarric apreciatione personala gain ni personalqui, buruz nire izaquerea. 

Ostera, buruz diodana nic an nire bloga hor daucac ondo zabalic atea ari haitean buruz edozein eretchi edo opinione han aguertua, nic esanac edo bestec, lioqueela holan apportatuco zeozer hic ere euscarari. Ez zequiat ziur hintzatequeen hi holan actuaturic -ahaleguinduz appotatzen heure garautoa- inteligenteago (yago inteligentea) baina bai seguru zuhurrago, guizonago, ... eta, zeina baita affaira glogean, yago doitua. 

Erramun Gerrikagoitia 
zapatua 20 abendua 2014 
Lekeitio 

2 comments:

Anonymous said...

Anton Mari Aldekoa Otalorak diotsa gutun batean Erramun jaunari:

"Zeharo estropeauta antzemoten haut. Lehen intelejenteagoa hintzen. Hire Munitibarko euskera hain dotorie eta.... bazar edo katxarreria bat emoten dok! Heure burua erakutsi guran habil eta kakaztu baino eztok egiten eta ezagun-laguntzat gaukazanok gogaitu!

Herri rural batekoa izan arren etxuat uste "ittulan edoa ittaurren" sekula ein dokenik, bestela esango neuskik bueltau hadi erraire."

Iduri zaut bidezkoa eta zilegi dela edonork edonori edozertaz kritika egitea, bainan bakarrik kondizionerekin kritika hori izan dadin funtsatua, arrazoitua eta, ahalaz, eraikitzailea, erran nahi baita, aporta dezala, kritikez gain, soluzione konkretuak eta norabide berriak kontrajartzeko salatzen direner. AMAO jaunaren gutunean, ordea, ez da deus funtsaturik, arrazoiturik, eta are gutiago eraikitzailerik; bakarrik dago kritika beltza, gratuitoa eta erraietatik heldua, burmuinetik den gutiena iragazi gabea. Ezen, funtserat eta, zer erran nahi du AMAO jaunak hertsatzen duelarik Erramun jauna itzul dadin "erraire" delakora? Jakin dezakegua zein "errai" duen AMAO jaunak gogoan zehazki? Eredu altubianoa? Azkuetarra? Euskaltzaindiaren eredu ortodoxoa? Galdatzen ari dea Erramun jauna geldi dadin esploratzetik aukera diskursivo berriak eta ekar ditzan plazara –nola egiten baitu txit adretki eta atsegingarriki bere blog hunetan– egungo eskual izkribuetan detektatzen dituen desegokikeria sintaktiko espantigarriak? Bestalde, zergatik edo zertan da Erramun jauna gizon bat “estropeatuta”? Izaitekoz, Erramunen teoriak litaizke “estropeatuak” –ordean ez zauku erraiten zertan edo zergatik litaizken ideia “estropeatuak”–, eta ez, neholaz ere, haren presuna afablea. Eraso personal medisent hutsal eta dohainekoa zaut niri ateraldi hori. Gisabera, AMAOk dio Erramun lehen inteligenteagoa zela ezenez egun. Zergatik dio hori? Zerk dio pentsarazten hori? Ez du batere erraiten, eta gu uzten gaitu ahobete hortzekin, ezin igarriz zer duken hor hizpide edo solas edo non duken sustraia juzku lapidario horrek. Jarraian dio ezen Erramunen desira bakarra dela bere burua nabarmenzea. Hor ere, zerk dio hori pentsarazten? Nik Erramunengan bakarrik ikusten dut eskualdun bat biziki kezkatua bere hizkuntzaren etorkizunaz eta gogorki saiatzen ari dena bilatzen bere mintzairarentzat garabide diskursivo batzuk zeinekin gainditu egun antzematen zaizkon gabezia eta ezintasun evidenteak (ala egungo eredu linguistikoak ez ote ditu gabezia evidenteak, Anton Mari jauna? Ezetz badiozu, emanen dautzut auzo erderatiko edozein liburutatik hartutako edozein pasarte itzul dezazun eskuararat eta ikusiko dugu laster eia arrazoin duzunentz). Halako bilaketa bati emana den gizona bere burua nabarmendu beharrez ari dea? Ez dut uste. Baldin AMAO jaunak uste badu Erramun jaunaren peskizak, gogoetak eta lanak direla kritikagarriak, erran beza otoi zertan diren hala, azalduz xeheki zer duen berak proposatzen haien ordez. Damurik, baina, AMAOk alternativa gisa proposatzeko duen guztia da “errai” bat zeinetaz ez duen deus zehaztasunik ez prezisionerik emaiten eta zeinzaz ez dakigun deus. Orobat, baldin Erramunen proposamenak desegoki edo are hastio bazaizko, otoi para bitza haien ondoan bere proposamen propioak (badu-eta horretarako bere zerbitzura blog abegikor hau ate biak zabal-zabalik), izan gaitentzat kapable proposamen sorta biak elgarrekin konparatzeko eta erabakitzeko guzizko libertatean zeintzuk zauzkigun hobeak eta zeintzuk okerragoak.

Hartuko al du AMAO jaunak neke hori?

Urte berri on blog hunetako irakurle guzier!

XE

Anonymous said...

Presaka izkribatzearen malurrak. Ene azken mezuan itzuri zautan akats bat zuzenduz, hunela dioen tokian:

Galdatzen ari dea Erramun jauna geldi dadin esploratzetik aukera diskursivo berriak eta EKAR DITZAN PLAZARA –nola egiten baitu txit adretki eta atsegingarriki bere blog hunetan– egungo eskual izkribuetan detektatzen dituen desegokikeria sintaktiko espantigarriak?


irakur bedi otoi hau:

Galdatzen ari dea Erramun jauna geldi dadin esploratzetik aukera diskursivo berriak eta EKARTZETIK PLAZARA –nola egiten baitu txit adretki eta atsegingarriki bere blog hunetan– egungo eskual izkribuetan detektatzen dituen desegokikeria sintaktiko espantigarriak?


Irakurle atzarriak ohartua zuken akatsa, bainan nik igortzen dut berdin, zer hel ere.

XE