Monday, October 23, 2017

Nondic zehar doa linea isoglossa hau?

Batzutan ba dira hitz batzuc dutenac significantza doblea, nola sarri, guibel, ... etc. Phraseac ere ba dira dutenac significantza doblea nola orai commentatuco dudana.

Halan esaten bada

Americara joan orduco hasi zen inglesa ikasten 

euscararen oestean (ez dut erabiltzen mendebal zeren da verba bat bortchaz hortara sortua zeinac esan nahi duen soil vendabal edo haize zirimola baina ez horregatio oestea edo parte occidentala) ezen oesteco euscaldunentzat esan nahi du joan baino lehen eta aitzitic beste parte handian (nire ustez) joan zen momentu beretic aitzina.

Jaquin nahiric nondic nora iragaiten den linea isoglossa hori escatzen dut lagundu ahal luqueenari lagun gaitzan hortan. Bururatu zait esateraco ze beste batzuren artean lagundu ahal luqueela ere eibartar Koldo Zuazoc zeinac badaquien zerbait buruz variatione dialectalac eta subdialectalac.

Nahi nuque nic arguitasuna buruz puntu concretu hori eta zer esan nahi duen an euscara ez-dialectala baizic an euscara aseptico neutroa. ¿Ala acaso nola realitate sociologicoan dituen atchequitzen bi significantzac?

2 comments:

Josu Lavin said...

Bi significançac ditu atchequitzen.

Erramun Gerrikagoitia said...

Bai, nic ere hori uste nuen ezen dituela bi significantzac. Baina non dago muguea reflexatu ahal dena mapa batean? Academiac amaitua du Atlas linguistico euscararena. Baina topatu ahal litzateque buruz gure casu hau arguibideric han?

Koldo Zuazoc, nahi balu, eta baldin heltzen bazaio blog hontaco uhinic lagundu ahal luque behintzat zerbait. Nic nahi nuque jaquin nondic nora zeharcatzen den linea isoglossa hori mapan.