Tuesday, April 02, 2019

Redactatzeco possibilitate differenteac

Redactatzeco, nola bizitzaco beste arlo ascotan, possibilitateac dira ascotan ugarritsuac ezen gueure escura ditugu auquera differenteac hortaco. Halan gaur -martitzena 2 apirila 2019- Berria euscal eguncarico titular principala da hau

Erdoganek bozak irabazi ditu, baina Turkiako udal handien kontrola galdu 

halan nic nahi banu nabarmendu contrastea arten irabazi eta galdu ipinten nuque honela hori titularra

... bozak irabazi ditu, baina galdu ... 

Gueratzen litzatequeelaric holan titularra. 

Erdoganek bozak irabazi ditu, baina galdu Turkiako udal handien kontrola 

Halere ez da possibilitate bakarra.

2 comments:

Anonymous said...


Elegoke gaizki hunela ere:

"Erdoganek bozak irabazi ditu baina galdu du Turkiako udal handien kontrola"

Eta hitzak hizpidea baitakar, huna zer titular ikusi nuen iragan hilaren 28ko Berria kazetan:

"Mediterraneoko migrazio mafien aurkako plana ontzirik gabe utzi du Europak."

Iduri luke segur Altuberen ondorengoak kitzi-kitzi ari zauzkigula beti beren azpilana taigabe aitzinarazten.

Ezen "zuzentasun" altubianoaren gainetik komunikagarritasuna jartzen duen edozein izkribatzailek aisa ikusten baitu horko informazio-unitateen antolamendua ez dela zuzena eta gauzak puskaz argiago adiarazi litezkela ordenamendu hiperortodoxo=artifizial hori ifrentzukatuz, hunela:

"Europak ontzirik gabe utzi du Mediterraneoko migrazio mafien aurkako plana"

Ondoramen bihirik ez duten gogoeta hauekin betiko eihera zaharreko harria ari gara itzulikatzen, irin finaren orde zahi bastoa biltzeko.

Erran nahi baita, alferrik ari garela eremuan hoska, iduri eta nehori ez diola kornadorik axola euskaraz ontsa ala gaizki izkribatzen den.

Lazakeria eta ezaxola hori izanen da gure urkabeko soka.

XE


Erramun Gerrikagoitia said...

Ba al dago gu euscalzaleon artean communicationeric?, ezetz dirudi.

Esaten duzuna, Erroteta, da evidentea urac -ur altubionoac edo Juan Garzianoac edo delacoac- lehengo bidean. Nahiago dute -ez, duquete- urkabea edo behintzat desatchiquimendua.

Asqui duquete guero defensaraco erraitea ze euscal populua da alfergalanta eta behar direla animatione campainac zuztatzeco populua, populu alfer eta loac-hartua. Ezen asqui dute ikastea eta izaitea prestu eta patriota on eta consecuente.