Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Zirauna (Anguis fragilis), hankarik gabeko muskerra

Zirauna (Anguis fragilis), hankarik gabeko muskerra

Asier Sarasua 2014/12/22 20:12

Hankarik gabeko saurio ezagunena da zirauna. Ezkata leun eta dirdiratsuz estaliriko gorputz luze eta irristakorra du eta Euskal Herriko ia txoko guztietan aurki daiteke. Bere itxurarengatik sugeekin nahas daitekeen arren, zirauna saurio bat da, muskerren taldeko espeziea, alegia. Horren erakusle da, harrapariren batek buztanetik helduz gero, sugandilek egiten duten moduan buztana askatzeko duen gaitasuna.

Mugimendu geldoko harrapakinek osatzen dute ziraunaren dietaren zatirik handiena, hala nola, barraskilo eta lur-zizareek (dietaren %80). Intsektuak ere ohiko elikagaiak izan ohi dira.

Euskal Herrian oso banaketa zabala du eta, Bardeak eta Tafalla inguruan salbu, gainerako lurralde guztietan aurkitzen da, itsas mailatik Pirinioetako bailaretaraino. Kantauri itsasoko kostaldeko irletan ere badago, Donostiako Santa Klaran, adibidez.

Ez du ez haginkarik ez ezer egiten, baina kontuz hartu, bestela buztana kenduko diozu eta!

etiketak: fauna, natura, animaliak
Iñaki
Iñaki dio:
2014/12/24 09:54
Kaixo Asier,

Hernani-Ereñotzu inguruan "ziraba" izenarekin ezagutzen da eta Lasarte ingurura goazen heinean, "zirauna" moduan da ezagunagoa. Itsua delako uste okerra dago zabaldua bertako askoren artean.

Ondo izan.
Asier Sarasua
Asier Sarasua dio:
2014/12/28 15:02
aupa iñaki! eskerrik asko! Gure inguruan "zirona" ere esaten zaio ziraunari. Eta zorionak "Ziraba proiektuan" (https://www.facebook.com/[…]/566782900078858) egin duzuen lan bikainagatik! ;-)
Iñaki
Iñaki dio:
2014/12/30 09:36
Mila esker Asier (a ze propaganda...)!

Ziraba proiektuko facebookean bertan Hernaniko kronikan azalduriko "ziraba" edo "zirauna" espezieari buruzko artikulu dibulgatiboa duzu. Bertan agertzen da ere Hernaniko baserri batean jasotako kontakizuna Jainkoak zergatik itsutu zuen ziraba azaltzen duena.

https://www.facebook.com/[…]/?type=1&theater

Txoriekin gertatu zaigun moduan, anfibio eta narrastiekin ere kondaira asko atera zaizkigu animaliak eta kristautasuna lotzen dituenak.

Ondo izan!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz