Aretxabaletako ziklokrosaren gaineko ikus-entzunezkoa ikusgai

 

Abenduaren 9an aurkeztu genuen Aretxabaletako Arkupe aretoan ‘Aretxabaletako Ziklokrosa 1966-1991 izeneko’ metraje txikiko dokumentala. Hiru egunez eskaini da Arkupen eta ikus-entzule dezente erakarri ditu, hiru egunetan 220 lagun. GOIENAk ere urtarrilaren 10ean eskaini zuen lehenengo aldiz eta urtarrilaren 10etik 16ra bitartean zenbait emanaldi egin zituzten. Bitxikerietan eta pertsonen bizipenetan oinarritutako ikus-entzunezkoa da. Ez da datuetan edo eta beste era bateko eduki mardulagoetan saretzen. Hedapenaren hirugarren pausua Internet izango da, eta atxabaltar orok zein Euskal Herriko txirrindularitza zaleek ikusteko aukera izango dute. Izan ere, Artemanek bere kanalera igo du dokumentua. Ikus-entzunezkoa egiteko NODO garaitik 1991ra bitarteko irudiak erabili dira eta antolatzaile nagusien adierazpenak.