Zer nolako tendentziak ikusiko ditugu 2017an?

Víctor Núñez/

Ia egunero kontsumitzaileari begira dauden espektatibak birdefinitzen dira, eta martxan jartzen dira agortuak zeudela ziruditen merkatuetan aukera berriak zabaltzeko berrikuntzak eta teknologia berriak. Horregatik, aldaketa eta garapen horietara adi egon behar dugu, modu horretan produktu eta zerbitzu berri eta hobeak eskaintzeko. Honako hauek dira 2017an nabarmenduko diren tendentzietako batzuk.

Esperientzia birtualaren ekonomia

Pasa den ekainaren 11n, “Single Day”-arekin bat eginda, komertzio elektronikoan espezializatutako Alibaba erraldoi txinatarrak salmenta errekor berria egin zuen Txinan. Egun horretan berak duen Buy+ online dendako funtzionalitate berri bat estreinatu zuen; alegiazko betaurreko eta smartphonearekin laguntzaz erabiltzaileak etxetik irten gabe beherapen txartelak aurki zitzakeen komertzial guneetan.

Berriki, ABBAk bere lehen mundu bira birtuala iragarri du 2018an gauzatuko da, eta teknologia digital eta alegiazko errealitatearen bitartez belaunaldi berriek 1972an Estocolmon sortutako taldearen esentzia ezagutu ahal izango dute.

Dagoeneko gure artean dagoenaren bi adibide besterik ez dira. Bideojokoen industriari dagokionez, esaterako, Sonyk Playstation VR ezagutzera eman du: betaurreko horien bidez teknologia horretako bideojokoetan gehiago murgiltzeaz gain, bestelako edukiei ere etekin handiagoa atera ahal dakioke; hala nola, dokumentalak, musika eta beste.

Anonimatuak sarean bizi duen gorakada

Azken urteotan ohitu gara doaneko zein ordainezko zerbitzuetan joko arau ia guztiak onartzen, eta orain gutxi arte ez ditugu dudan jarri; gure datu pertsonalez ari gara. Gero eta kontzienteago gara gure datuek duten garrantziaz eta konpainien aldetik gure datuen erabilera desegokia saihesteko zerbitzuak eskatzen ditugu. Zentzu horretan 2017 urteak arlo horiekin lotutako negozio aukera berriak eskainiko ditu: pribatutasun eskubidea eta askatasuna, besteak beste.

Interviewing.io tendentzia horren adibide bat da. Lanpostu tekniko adituetarako hautagaien ahotsa mozorrotzea ahalbideratzen du, jatorri edo sexuarekin lotutako diskriminazio praktikak saihesteko. Indartzen ari den beste ekimen bat Candid da; sakelako telefonoetarako txat anonimoen aplikazioa da, erabiltzailearen lehentasun politiko zein profesionalak albo batera utzita komentarioak egin eta iritziak zabaltzeko aukera ematen duena.

candid-tendencias-2017-arteman-komunikazioaren-artisauak

Jasangarritasunaren garrantzia

Kontsumitzaileak garen heinean gero eta kontzientzia handiagoa izan behar dugu produktuak sortzeko behar dugun energiaz eta sortarazten dugun hondakinez. Zer egiten dugu horiekin? Nora doaz? Bulegoa zein autoa partekatu, orduka alokatu edo inguruko ekoizleen produktuak kontsumitzen ohitzen hasiak gara. Hortaz, eredu tradizionala ezbaian jartzen gabiltza eta xahutze hutsaren aldekoa den edozein ereduri bizkarra emateko ekimen berriak sortzen hasiak dira.

Horren inguruan sortu zen 2016an, San Pablon (Brasil), Reverse Delivery, goseari aurre egiteko elkartasun ekimena. Hiri horretako pizza-denda handienetakoa Elikagai Bankuen GKEri batu zen ideia hau gauzatzeko. Oso funtzionamendua erreza du: pizza eskatzeko deia jaso bezain laster, kontsumitzaileari galdetzen zaio soberan duen janaria ematea nahi duen. Eta baiezkoa bada, pizza eramaterakoan, bidaia aprobetxatuz, soberan duen janaria jasotzen da.

Eta jasangarritasunari eta baliabideen ustiapenari dagokionez, Nissan eta Enel, enpresek Erresuma Batuan Vehicle-2-Grid izeneko proiektua gauzatu dute. Horren bitartez, ibilgailu elektrikoen jabeek aukera dute baterian soberan duten energia sare nazionalari saltzeko.

nissa-enel-tendencias-2017-arteman-komunikazioaren-artisauak

Mundu bat, zure mundua

Interkonektatuta eta globalizatuta dagoen gizarte batean bizi gara. Hala ere, egunero arraza, politika edo erlijio aniztasunarekin lotutako gatazkak ematen dira. Ezin diogu errealitate horri bizkarra eman; eta horren adibide oso aproposa da Momondo bidai agentziaren webguneak martxan jarritako kontzientziazio kanpaina. Bideo batean antzematen du gutako bakoitzak barruan, DNA propioan, daramagun arraza aniztasuna.

Eta alde protekzionistari dagokionean Peruko San Juan, garagardoak, etiketan otorongoa (jaguarra) duenak, animalia horren gaineko kontzientziazio kanpaina abiarazi zuen; uste da Peruko oihanean 6.000 otorongo besterik ez daudela. Hala, horren gaineko deia egiteko, San Juan Aratusteetan 6.000 botilatan jaguarra kendu eta txerri, oilar eta txakurren irudiekin ordezkatu zuen. Kanpainak erantzun itzela izan zuen eta Peruko gobernuak otorongoa babesteko konpromiso formala hartu zuen.