“Ez da zure laranja erdia, zure zukugailua baizik”


Argazkiak.org | Martxoak 8 © cc-by-sa: goioarana

Emakumeen nazioarteko egunaren bueltan lelo ugari ikusteko aukera izan dugu prentsan argitaratutako iragarkietan eta kaleetako pankartetan. Zabaldutako mezuak politikoki oso zuzenak eta, adierazkorragoak egin nahian, harridura edo galdera markez josita etorri dira:

  • Emakunde: Emakumeak greban. Gertatuko balitz?
  • ELA: Geure buruaren jabe!
  • LAB: Euren krisia… emakumeon borrokarako aukera!
  • ESK eta EILAS: Emakumeok beti krisialdian.
  • PSE-EE: Oztoporik gabe.
  • EA: Emakumea, esparru guztiak zabalik!
  • Eusko Jaurlaritzako Immigrazio zuzendaritza: Guk ere aurpegia ematen dugu.
  • Arabako Diputazioa: Zure ahotsa entzunarazi!
  • Gasteizko udala: Emakume guztiok gaude? Berdintasunean gaude?

Oso bestelakoak, ordea, EHUko Leioako campusean martxoaren 10ean feministen asanbladak antolatutako ekitaldian botatakoak eta ormetan agertutakoak. Mezu zuzenak eta, aldi berean, zuzentasunik gabekoak. Lelo horiek ez dute harridura marken beharrik…

  • Deja la balleta. Coje la metralleta.
  • Zelulitisa daukat, eta?
  • La talla 38 me aprieta el txotxo.
  • Ez da zure laranja erdia, zure zukugailua baizik.
  • El amor no es la hostia.
  • Ni naiz nire laranja osoa.
  •  Barbie debe morir.

Eta antzeko mordoxka bat. Mezuen argazkiak hemen geratu dira gordeta.

(Sustatu.com-en argitaratuta).

2 iruzkin ““Ez da zure laranja erdia, zure zukugailua baizik”” bidalketan

  1. edu

    Ken gaiztoak sinatutako pintada da Leioan azaldutakoa? Lehengunean, Barbieren 50. urtebetze festan, zera komentatzen zuten: Kenekin bizi izandako amodio-istorio-mediatikoa izan dela Barbie Doña Perfektari gaizki atera zaion kontu/negozio bakarra.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude