Informazio bila

Irratia  gustatzetik, beharra izatera pasa da, nire kasuan.
Gaurko greba eguna zegoen deituta eta irrati-hargailua piztu dut begiak zabaldu aurretik ere.
Orduan eduki dut, aspaldi honetan, Radio Euskadi entzuten dudanean daukadan inpresio berbera, ez  zaidala nahiko.
Erabiltzen dituen erreferenteak, informazioaren sakontasun eza eta gehiegizko topikoek nekatu nautela.
Gaur, grebaren gaineko informazioa nahi nuen eta berriekin hasi aurretik  ere, aspertuta nengoen gehiengo sindikala esan beharrean “sindicatos nacionalistas” edota bost sindikatuak aipatu beharrean “…los convocantes ELA  y LAB…” aipatzearekin.
Gainera, bilbozentrismoa itzela dago  RIn. Termibus, Basurto eta Bizkaiko hiriburu inguruko industrialderen bat eta metroa ziren egoeraren termometro bakarrak. Oso berandu arte ez dituzte aipatu bestelako herriak eta hiriak.
Ohetik altxatutakoan, ordenagailua piztu eta Info7ra jo dut. Ez dut oso ohikoa, kotxean halamoduz entzuten dudalako eta ordenagailuaren aurrean nagoenean irratiak deskonzentratzen nauelako, baina gaur behintzat, behar nuen informazioa aurkitu dut. Eta, bide batez beste podcast batzuk entzun ditut.
RIn aurkitzen ez nuena.

Gero entzungo ditut Radio Euskadin Ares eta Lopezen adierazpenak. Normaltasuna nagusi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude