"Bolada txarrean" komiki-kontzertua Luhuson

2016/05/14

2016ko maiatzaren 17an, "Bolada txarrean" komiki-kontzertuaz preziatzeko parada izanen da Luhuson. The Hyènes taldearen zuzeneko musikak Thierry Murat eta Rascal-en "Bolada txarrean" ("Au vent mauvais") komikian oinarritu irudiak lagunduko ditu, ikusgarri berezi batentzat. Hitzordua 20:30etan finkatua da Harri Xuri gelan. Kontzertua Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatua da, "Elepika" festibalaren karietara.

"Bolada txarrean" komiki-kontzertua Luhuson

Ohiz kanpoko ikuskizun hibridoa da komiki-kontzertu hau. Thierry Murat-ren "Au vent mauvais" komikiko marrazkien ondoan, road-movie bisuala, iluna, hunkigarria, irrigarria eta etsitua orkestratu du The Hyènes musika taldeak.

Bideo muntaketaren bitartez, komikiko irudi eta testu guztiak "diaporama" dinamiko baten formarekin pantaila erraldoi batean erakusten dira. Oholtza gainean, pantailaren ondoan eta ilunpean, kontakizunaren erritmoa segituz The Hyènes-eko musikariek zuzenean jotzen dute. Ikusmenak, musikak eta literaturak eskainitako emozio azkarrak biziko ditu publikoak.

Kontzertua Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatua da, Errobiko mediateken "Elepika" deitu euskarazko festibalaren karietara.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)