Lehen ala azken geltokia

2017ko urtea mugarri gisa geldituko da Ipar Euskal Herriko historian, haren ezagupen politikoaren lehen urratsa lortua izan baita. Denek ez badute aitortzen ere, nehork ezin du ukatu jendarteko sektore zabalek bere egin duten aldarrikapen horren gauzatzea abertzaletasunaren garaipena ere dela. Haatik, batzuek espero dute urrats esanguratsu honek abertzaletasunaren ilunabarra ekarriko duela Ipar Euskal Herrian. Ukapena eta mespretxua bazterturik, abertzaletasunak (euskal burujabetza eraikitzeko proiektu gisa ulerturik, frantses eta espainol estatuetatik askatuz) ez luke gehiago funtsezko justifikaziorik, ez eta ondorioz, etorkizun handirik ere. Lurralde ezagupenak askatasun gosea aseko luke, eta beraz, Bidasoatik iparraldean franko berant garatu zen abertzaletasuna, mugarri bezala geldituko litzateke historian.

Iraganean abertzaletasunaren pizgarria zapalkuntza eta ukapenaren kontzientzia hartzea izan zen (beste herrialde askotan gertatu bezala). Ondorioz abiatutako erresistentziek eta herri mobilizazioek, ekintza armatuak barne, jasan zituzten mespretxuak eta errepresioak haserrea eta elkartasun olatuak sortu zituzten, abertzaletasunaren hedapena elikatuz. Gaur egun, mekanismo horiek desagertzen ari dira. Iparraldeak nolabaiteko existentzia politikoa badu. Euskara hizkuntza ofiziala izatetik urrun bagara ere, erakunde publikoetan nola edo halako hizkuntza politikak abiatu dira, lehenengo fruituak ekarriz. Preso eta iheslarien arazoak konpondu gabe irauten badu ere, borroka armatua desagertu da. Eboluzio politiko horiek jendartean dagoen euskal kontzientzia kolektiboak (Euskal Herriarekiko atxikimendua, populu berezi baten partaide sentitu eta nahi izatea) indartzen eta hedatzen segituko dutela duda handirik ez da. Besterik da proiektu abertzalearekiko atxikimendua. Lehena bigarrenaren elikagai inportanta bada (ez bakarra haatik), ez du mekanikoki ekartzen. Bihar-etzi zerk elikatuko du burujabetza gogoa? Abertzaletasuna ez ote da instituzioen kudeaketan mugatu eta galduko? Historian zehar hainbat alditan gertatu bezala, ez dira gutxiestekoak instituzioetan parte hartzeak dituen joera eta arriskuak: mugimenduen energiaren xurgatzea eta ahalmen eraldatzailearen indargabetzea. Ez ote da notabilismo berri batean instalatuko, soilik klase politikoaren berritze eta modernizatze etapa bat markatuz? “Euskal bidea” Iparraldean karrika itsu bilakatzeko arriskua badea? Euskal Elkargo berriak ekartzen dituen epe motz eta ertaineko desafio eta erronka garrantzitsuekin batera Iparraldeko abertzaleek epe luzeagoko bide orria marrazten hasteko badute zer pentsa eta zer egin.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2017ko martxoaren 12a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude