Osakidetza, 'ETT' handiena Euskal Herrian

  • Urkullu, bere gobernua eta bere alderdia egunero ari dira erakusten zer den beraientzat hazkunde ekonomikoa, enplegu sorrera eta ongizate estatua mantentzea. Hortik pentsa dezakegu euren politika ekonomiko eta sozialen filosofia ez dela Rajoyk ezarritakoaren ezberdina. Prekarietatea, behin-behinekotasuna eta desoreka dira haien ezaugarriak.

Joan den astean zutabe honetan azaldu genuen “euskal ongizate estatua”. Orain, datu lotsagarri batzuk nabarmenduko ditugu, EAEko enplegu publikoa zein eskasa den erakusteko. Sindikatu baten salaketaren ondorioz, jakin berri dugu Gipuzkoan 53 eta 60 urteko Osakidetzako erizaintzako bi laguntzailek, hurrenez hurren, behin-behineko 215 eta 197 kontratu sinatu dituztela azken lau urteetan. ELAren ustez Osakidetza Euskal Herriko aldi baterako lanerako enpresa handiena da (ETT, gaztelaniazko hizkiz), 14.000 bitarteko langile baititu eta %40ko behin-behinekotasuna. Zenbat behin-behineko kontratu daude Eusko Jaurlaritzako eta foru erakundeetako beste sailetan? Bi langile horiek hainbeste kontratu pilatu badituzte, ez al dira euren lanpostuak beharrezkoak osasun publikoak ongi funtzionatu dezan?

Enpresa pribatuen mesederako ehunka milioi euro bideratzen dituztenek AHT edo estadio publikoen proiektu anti-ekonomiko eta anti-sozialetara, zerga-erreforma justua aurrera eramaten ausartzen ez direnek, ezin dute baliabide ekonomikorik ezaren aitzakia jarri enplegu prekarioa mantentzeko. Esan dezatela garbi: hazkunde ekonomikoa eta zerga-erreforma enplegu prekarioaren bizkar eta patronalaren zerbitzura? Ez Osakidetza eta ez Jaurlaritza ezin litezke ETT bihurtu, baina gaur egun Euskal Herriko handienak dirudite.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


2024-02-15 | ARGIA
Langile bat hil da Olaztiko zementu-enpresa batean

Ostegun eguerdian gertatu da ezbeharra Cementos Portland enpresan, Olaztin. Urtea hasi denetik 15 langile hil dira Euskal Herrian.

 


Hiru egunetik behin langile bat hil da Euskal Herrian, urtea hasi zenetik

Durangon 47 urteko langilea hil da asteartean eta jadanik istripuz hildako 14. behargina da aurten Euskal Herrian, LABek emandako datuen arabera. Fumbarri lantegiko teilatuan lanean ari zela erorita hil da langilea eta azpikontrataturiko enpresa batentzat ari zen. Sindikatuek... [+]


Eguneraketa berriak daude