Patronalaren lotsak eta "maite-maiteak"

  • Enplegu eta langabeziaz publikatutako martxoko azken datuek balio izan dute berriz ere mozorroa kentzeko Hego Euskal Herriko kapitalismo basatiari, Cebek eta Confebask patronalek ordezkatua. Poztu dira enplegu tasa pixka bat hazi delako, baina ezkutatu dute haren kalitate eskasa: behin-behinekoa, prekarioa eta soldata oso baxukoa.

Enplegu eta langabeziaz publikatutako martxoko azken datuek balio izan dute berriz ere mozorroa kentzeko Hego Euskal Herriko kapitalismo basatiari, Cebek eta Confebask patronalek ordezkatua. Poztu dira enplegu tasa pixka bat hazi delako, baina ezkutatu dute haren kalitate eskasa: behin-behinekoa, prekarioa eta soldata oso baxukoa.

Sinatutako kontratuek hilabete baino gutxiagoko iraupena izan ohi dute. Azken hilean 106.690 kontratu egin dira eta horietatik 97.921 behin-behinekoak izan dira, 8.769 baino ez dira mugagabeak. Eta Gizarte Segurantzaren batez besteko afiliazioak 5.107 lagunen gorakada baino ez du izan. Ez dute esaten oraindik 178.000 pertsona daudela langabeturik Hego Euskal Herrian eta horietatik %60,6k ez duela inolako prestaziorik jasotzen. Ez dirudi asko axola dienik langabezia gehien jasaten dutenak emakumeak, gazteak eta 55 urtetik gorakoak izatea.

Hori bai, administrazio publikoari eskatu diote “arretaz eta maitekiro” jardun dadila bere enpresekin, eta utz ditzala albo batera “lotsak” aurrekontu sozialak mahairatzeko orduan. Hau da, pizgarriak, hobari gehiago eta sozietateen zergan kenketak eskatu dituzte euren negozioei mesede egiteko, eurak omen direlako enplegua sortzen dutenak... behin-behinekoa eta prekarioa bada ere.

Administrazioa orain arte zurikerian aritu da, Kapitalaren kudeatzaile baita, eta erabaki beharko du nola ekin: enplegu kalitate eskasa inposatzen duen gutxieneko kapitalista horren zerbitzura, ala euskal jendarteak osatzen duen gehiengo sozialaren alde. “Maite-maiteak” egin eta “lotsak” kendu beharko lituzke administrazioak, baina herritarren gehiengoaren mesedetan, horien baliabideekin, hots zergekin, bizi baitira batzuk eta besteak. Horrela lortuko dugu enplegu duina edukitzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


2024-02-15 | ARGIA
Langile bat hil da Olaztiko zementu-enpresa batean

Ostegun eguerdian gertatu da ezbeharra Cementos Portland enpresan, Olaztin. Urtea hasi denetik 15 langile hil dira Euskal Herrian.

 


Hiru egunetik behin langile bat hil da Euskal Herrian, urtea hasi zenetik

Durangon 47 urteko langilea hil da asteartean eta jadanik istripuz hildako 14. behargina da aurten Euskal Herrian, LABek emandako datuen arabera. Fumbarri lantegiko teilatuan lanean ari zela erorita hil da langilea eta azpikontrataturiko enpresa batentzat ari zen. Sindikatuek... [+]


Eguneraketa berriak daude