Larrun 2020 proiektua: turismo masiboa sustatuko ote duen beldur

  • Larrun 2020 egitasmoa Larrungo trenaren ingurumaria berritzeko proiektua da. Azkaine, Sara, Urruña eta Bera herrien magalean ez dago giro. Proiektuak eztabaida zalapartatsua eragin du. Larrun Ez Hunki kolektiboa eratu da egitasmoaren aurka.


2017ko abuztuaren 23an - 11:17
Larrun Ez Hunki kolektiboa antolatu ondoren, egunez egun, herritarrek gero eta errezelo gehiago hartu diote egitasmoari. (Arg.: Smiley.toerist)

Bi asmo kontrajarriak jalgi dira Larrungo Trenaren geroari buruzko egitasmoa gauzatzeko unean. Nehork ez du zalantzan jartzen berau berritu beharra. Usaiako mesfidantza zabaldu da ordea, proiektua kudeatzen duen Frantziako Estatuko instituzioen eta tokiko hainbat herritarren artean. Bigarren hauek “natura errespetatuz, Larrun mendia babestu nahi dugu" diote.

Larrun Ez Hunki kolektiboa antolatu ondoren, egunez egun, herritarrek gero eta errezelo gehiago hartu diote egitasmoari. Proiektuaren egileen arabera “turismoa sustatu eta bisitari kopurua handitu nahi dute”. Besterik ez, euren hitzetan. Proiektu xume gisa agertu dute.

Larrun Ez Hunki kolektiboak ez du proiektua berdin ikusten, ordea. Berrikuntza lanen gibelean “beste zerbait” dagoela adierazi du kolektiboko kide Ellande Alfarok: “Jean-Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako Departamenduko lehendakariarekin bildu ginen egunean eraberritze lanez harago, beste xede bat antzeman genuen, instituzioek turismoaren eredua berritu nahi dute gure ustez”.

Lasserrek proiektua bideratzeko bi aldeen gune bat eratzea proposatu zuen, Alfarok berriz, Larrun Ez Hunki kolektiboak “ez zuen onartu” erran du. Kolektiboak proiektu horretatik at ikusten du bere burua: “Gu egungo arazoak konpontzeko elkarlan bat sustatzearekin ados gaude, baina hizketa gaia natura errespetatzeko eredua da, ez instituzioen proiektua nola gauzatu behar den eztabaidatzea”.

Iinstituzioek Larrun mendiaren inguruko herrien “batasun faltsua” saldu izana kritikatu du Larrun ez Hunki Kolektiboak. Egitasmoaren gibelean “Atrakzio parke bat” gauzatzeko asmoa begitandu zaie. Proiektuak hiru eremutan eragingo bide du: tren geltokiaren abiapuntuan, tarteko ibilbidean, eta mendi puntako azpiegituretan. Aurrekontuak eginak omen daude, baina dirua nondik datorren ez omen da argi eta garbi ageri. Esaterako, proiektuak Bera herria ukitzen du, baina Josu Iratzoki auzapez beratarrak dioenez, egitasmoari buruzko informazio oso urria eman zaie beraiei.

Inork ez du zalantzarik, Larrun inguruko azpiegiturak zaharkitu dira. Desadostasunak baina, aldatu beharrekoak zein diren zehaztean eta berauek aldatzeko moduan daude. Larrun 2020 egitasmoa Natura Eremu babestuan gauzatu behar da, baina Sarako Herriko Etxeak  –egitasmoa ontzat eman duen herri bakarra– ez du hori aintzat hartzen. Larrun Ez Hunki kolektiboak dioenez, herritar askoren susmoa da, funtsean, egitasmoaren atzean ez ote den ezkutatzen “turismo masiboa” sustatuko duen proiektua.  

Gara egunkarian jorratu dute albiste hau eta hemen aurki liteke informazio gehiago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismoa
25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Lau donostiarretatik hiruk uste dute turismoak kalte “handia” egiten diela

Turismoari buruzko pertzepzioaz galdetu die EHUk donostiarrei, eta ondorioztatu du herritarren erdiak baino gehiagok “frustrazioa” sentitzen duela. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa.


2024-03-01 | Uriola.eus
Hotel bihurtuko da Bilboko Olabarri Jauregia

Bericato enpresak erosi du duela 70 urte baino gehiagoz Bilboko Portuko Agintaritzaren egoitza izan den eraikina.


Alde Zahar auzo ekimena
"Iruñeko apartamentu turistikoen erdia Alde Zaharrean daude"

Iruñeko Alde Zaharreko Alde Zahar ekimenak turismo masiboaren aurkako eta auzoaren defentsarako kanpaina abiatu du ostegun honetan.


Bizilagunek etxebizitza turistikoak debekatzea baimendu du gorenak, berriz ere

Bizilagunek legez kanpo utzi dute Donostiako Zubieta kaleko etxebizitza turistiko bat, euren estatutuetan erabilera hori debekatuta zegoelako aurretik.


Eguneraketa berriak daude