Sagarrak paradisutik bota omen gintuen, baina sagardoa eman digu, beste paradisu bat. Hori pentsatuta ekin zioten Joy Doumisek eta Jeremy Hammondek beren asmo lurtarrari: Malus Immortalis. “Malus” sagarrondoaren izen zientifikoa da, eta “inmortalis” hitzak hilezkorra dio. Baina nondik nora izen bikoitz hori? Brooklynen gauzatu dute ekimena: bertan behera utzitako hilerri zahar batean dauden sagarrondoetako fruituekin sagardoa egitea. Green-Wood izena du 1838ko hilerriak, eta garai hartakoetakoa da, parke gisara eraikitzen ziren haietakoa. Ikaragarria da, ia 700 golde ditu.
Ibilaldi batean topo egin zuten sagar geza batekin, kosk egin orduko ahotik jaurtitzeko gogoa ematen duten horietakoa, hau da, sagardoa egiteko egokietakoa. Hortxe hasi zen sagarrekin eta sagardoarekin haien amodio kontua.
150 sagarrondo aldaera edo mota baino gehiago omen daude bertan. Eta berriak landatzeari ekin diote, baita lehendik badiren sagar makatz edo sagarmin asko ere. Bi mendean eraiki diren mausoleo eta estatua tartean etengabe berritzen eta birsortzen ari den sagasti galanta! Milaka lagunen bizitzen historien artean...
Aldaerak era batera eta bestera nahasiz, mota askotako sagardoak egin dituzte, eta hilerriko katakunbetan ontzen jarri. Bertan auzolanean egiten diren ekimen ugarietan ederki baliatuko dituztelakoan... Sagardo horietako batek “Paradisus” du izena. Sagarrondo horiek loreak eman ditzaten erlezain bat ere bada, bere eultzeak hilerrian dituena. Eztiaren izena “Hemendik atzerako gozoa” da.
Hilerrian bertan soilik edaten dituzte sagardo horiek. Apartsuak direnez, botilak irekitzean zurruztada bat lurrera erortzen da. Sagarrondoen sustraiei bueltan emandakoa. Hemen bezalaxe, edandakoan edalontziaren ipurdian geratzen den kondarra lurrari bueltan ematen zaion eran.
Beti esan izan dut: nire gorputza sagardotarako sagarrondo baten azpian ikusi nahi dut.
Ardoa, garagardoa, baita txakolina edota olioa ere, iraultza baten lekuko izan dira guztiak, produktuaren dibertsifikazioa bultzatu eta balioa eman dien prozesu batetako protagonistak. Sagardoari dagokio orain urratsa ematea, merkatuan nor izan nahi badu, Mikel Garaizabal... [+]
Sagarra da Euskal Herriko altxor handietako bat, hemengo baserri eta sagastietan mendez mende garatu, hobetu eta gureganaino heldu dena. Harekin batera, sagardoa, milaka urtean bidelagun izan duena. Aberastasun izugarria dugu, sagardotarako bereziak eta bakarrak diren sagar... [+]
Ipar Euskal Herrian sagardogintza berriz abiarazi duen Sagartzea elkarteak 30 urte beteko ditu 2020an. Xinaurri lana eginez, bertako ehunez gora sagar mota identifikatu ditu, geroa segurtatzeko gisan eremu pribatu zein publikoetan berriz landatuz. Hauetarik zazpi lehenetsirik,... [+]
Apirilean sagastiak lorez janztea bezalako ikuskizun gutxi dago. Lore zurizko olatuak. Sagarra jaki eta edari izan dugu milaka urtetan. Sagar gordina, errea eta ore dultzea; muztio, pitar, sagardo eta ozpin. Zura fina du, tailatzeko ona eta pieza txikiak, kirtenak eta... [+]