Kataluniaren argitan

Jakin gabe ere zer  gertatuko den (urriaren 22an ari naiz artikulu hau idazten), hainbat kontu argi daude Kataluniaren aferaren inguruan. Besteak beste, hauek:

Lehena: Kataluniak, independentzia lortu ala ez, irabazita dauka independentea izateko eskubidea. Kataluniako erakunde eta herritarrek aski eta sobera frogatu dute gauza direla herri gisa antolatzeko –aspaldidanik independenteak diren herrialde anitz baino neurri handiagoan–.

Badakite borrokatzen indarkeriari heldu gabe eta, ahal heinean, lasaiki, eta trebe ari dira malgu eta tinko jokatzen aldi berean, desadostasunak tresna politiko bihurtzen, espontaneotasuna eta plangintza uztartzen unean-uneko beharrei erantzuteko, uko egin gabe, daukaten bide malkartsuan, ez umoreari, ez aniztasunari, ez beti harrotasun izan duten kultur atxikimenduari.

Bigarrena: Espainia deitzen den Estatuak jarduteko modu nagusi bat baino ez omen du ezagutzen, familia batean kideak berari halabeharrez atxikita eduki nahi dituenaren antzera, zigorraren keinadaz gain ezer eskaini gabe, beti atzerantz tiraka, uzkur eta zurrun ezein negoziazioren aurrean. Historiari begiratuta, deigarria da ez ohartzea bide hori antzua dela, goizago edo beranduago huts eginen diola, eta  sufrimendua eta ezinegona besterik ez duela eragiten.

Ez gara ibili fin, herri gisa, katalanek aspaldi hasitako bideaz garaiz ohartzeko. Gutako anitz berandu samar jabetu dira hango errealitateaz. Baina iritsi da garaia elkartasun-ekimen eraginkorragoei heltzeko

Hirugarrena: agerian gelditu da, berriz ere, Europa deitzen dugun herrialde-multzoaren benetako izaera. Ez da lehen aldia, azken urteotan adibide ugari ikusi baititugu: Grezia, errefuxiatuen krisia eta, orain, Katalunia. Lekutan dago egun nozitzen ari garen Europako antolamendu lukur eta interesatua –gauzak dauden-daudenean utzi baino nahi ez duena, gutxi batzuen mesedetan– saldu ziguten amets europar goxo eta utopiko hartatik –non demokraziaren ontasun eta giza eskubideek orok bat egin behar baitzuten–.

Laugarrena: Eskergarria da katalanen jardunak beste gauza asko agerian utzi izana, eta horien artean, Euskal Herrian jada ezagun genituen batzuk, hala nola giza eskubideen eta demokraziaren inguruan Espainian (eta Europan...) dauden gabezia handiak eta uste aizun askoak.

Eta bosgarrena: ez gara ibili fin, herri gisa, katalanek aspaldi hasitako bideaz garaiz ohartzeko. Gutako anitz berandu samar jabetu dira hango errealitateaz –zoritxarrez, anitzek Madrilgo ikuspegia nagusi duten iturrietatik baino ez dute edaten–. Baina iritsi da garaia elkartasun-ekimen eraginkorragoei heltzeko. Beren burua abertzale edota aurrerakoitzat duten euskal alderdiek ez lukete utzi beharko Katalunia bakartuta inongo lege-atakatan, eta Kataluniaren alde jardun beharko lukete. Katalanen antzera, era baketsuan baina tinko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2017ko azaroaren 05a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude