"Tenperaturaren arabera kolorez aldatuko duen jantzia beharrezkoa dugu?"

  • Nanoteknologiez anitz daki Caillard zientifikoak. Funtsean, horregatik zuen arlo horretatik urruntzeko erabakia hartu 2016an, dakartzaten ondorio arriskutsuen konplize ez zuelako izan nahi. Laborategia behin betikoz utzirik, Bordele ondoko oihanean bizi da geroztik, hautuzko sinpletasunean. Izakiaren 1/1.000.000.000 eskalan buruturiko teknologia horretaz aritu gara.

Laborategiko atea klaskatu duzu.
Funtzionario izaki, zerbitzu publikoa eskaintzea nuen lehen helburu. Baina sentsazioa neukan ez nuela lortzen eta alderantziz, balore horren aurka nindoala. Dimisioa eman nuen 2016ko urtarrilean. Kooperatiba batean nabil orain, formazioak eskaintzen.

Barnetik alda daiteke sistema?
Oilarkerian aritzea lirateke erraitea “bai posible da” ala “ez, ezinezkoa da”. Batek dio sistema politiko instituzional bat aldatzeko hiru osagai batu behar direla: aurka, gabe eta -rekin. Hiru joerak beharrezkoak dira: aurkako mugimenduan dabiltzanak, alternatibak eraikitzen dabiltzanak, baita sistemaren baitan eragiten dabiltzanak ere. Horretarako anitz izan behar dugu.

Unibertsitatea alda daiteke?
Zientziari zuzendu sinesmena nagusi da unibertsitatearen baitan. Arazo guztiak zientziak konponduko dituenaren sinesmena ikaragarri handia da. Zientismoa deitzen zaio horri. Uste honen aurka joatea oso zaila da, obskurantistaz edo kontserbadoretzat jotzen zaituzte. Jendartean ere izugarri azkarra da zientismoa.

Hitz egin dezagun nanoteknologiaz.
Nanok miliargarren erran nahi du, nanoteknologia izakiaren 1/1.000.000.000 eskalan burutu teknologia da. Gutxi gorabehera hogeita hamar bat atomok osatzen dute nanometro bat. Ile baten lodieraren 1/10.000.

Izutzeraino txikia.
Lehentasunetan sartu gabe, bi elementu nagusi dira aipatzekoak. Batetik, materiak propietatez aldatzen du. Eguzkiko krema adibide on bat da; lehen zuria zena, orain gardena da. Nano partikulakoa ez zen titanio dioxidotik nano partikula formako titano dioxidora pasa gara. Bestetik, eskala honetan, biziduna elektronikoarekin hibridatu daiteke. Horrela, NBIC edota BANG konbergentzia osatzen da. Nanoteknologiek ahalbidetzen dute transhumanisten ametsa edota doi bat bizirik diren robot inteligenteen zientzia fikzioa. Arriskuak ditu, transhumanistei bost axola zaizkielako ondorioztatuko dituen inegalitateak edota dakarzkien galdera etikoak, demagun, gure gogoetetaraino doan kontrola orokortuarena.

Hitz egin dezagun arriskuez.
Lau motakoak dira. Lehena eta ene ustez nagusia, etikari lotua da. Bizia eta informatikaren nahasketa, adimendu artifiziala... Nor izan daiteke zuzenki minaren gunera joango den nanopartikularren aurka? Ezin gara horren aurka izan. Baina batzuk umeetaraino doaz, memoria emendatua edota begi bionikoetara arte. Arazo politikoak ere ditu. Zeinek eskuratuko ditu? Aberatsek. Ingurumenari lotu arazoak ondorioztatzen ditu ere. Nanopartikula hauek fabrikatuak eta aurtikiak dira. Nola tratatu? Ez dakigu. Nanopartikula batzuk arrainak bestelakotzen dituzte. Fabrikatuak izan dira. Nuklearrarekin planteatu geriza bera behar lirateke nanoteknologiarekin. Maleruski, ez da horrela gertatzen, ez dira aski babestuak.

Arriskua toxikologikoa da.
Geroz eta pozoi gehiago hartu eta geroz eta gaizkiago izango zara. Nanopartikulekin ez da horrela. Nanopartikula batean miliarka nano dira. Larru gainean hein bateko gramo bat ezarriz ez zaizu ezer larri gertatuko. Haatik, tamaina baten azpitik baldin bada, orduan gorputzak dauzkan babeserako paretak zeharkatuko ditu eta zelulak hilko. Arriskua ez da dosiari lotua, tamainari baizik. Adibidez, hein bateko titanio dioxidoak eraikiz ez da arazorik; baina, 100 nanometroko gramo bat eraikitzen badut, tartean, egonen dira 50 nanometrokoak ere. Nanometroen tamaina ez da beti bera eta horretan da lanjerra. Objektiboki, ondoko galdera luza daiteke: beharrezkoak ditugu? Tenperaturaren arabera kolorez aldatuko duen jantzi inteligentea beharrezkoa dugu?

Zientziari esker, kontrol absolutu bateko demokrazia goazela erran izan duzu.
Geroz eta informazio gehiago ditugu eskura. Hori horrela, haien boterea galtzeko beldurrez dira boteredunak. Egonkortasunik ezean dugu mundua, krisi klimatikoa hor dugu, pobreak asaldatzen hasten dira, zapaldurikoak antolatzen dabiltza... eta horren parean, kontrola gora doa. 1984an gara, baina 2017an! Sekulako ahalak dituzte, aurpegiko edota ahotseko ezagutzen edota detekziorako algoritmoen bidez. Mobilizazio bat lortzea oso zaila izanen zaigu hemendik zazpi zortzi urtera, hasi aitzinetik zainduak izanen garelako. Haatik, beti demokrazia izendatzen duten sisteman izango gara, “Macron tontoa da” erraten ahalko dugu. Jardutea, hori ezinezkoa izanen zaigu.

Zoriona aurkitu duzu oihanean?
Errango nuke nire ideiekin koherenteago naizela eta horrela hobeto sentitzen naizela. Baina hobetu beharra dago beti, gogoeta eskema batzuk deseraiki behar ditut oraindik.

Sistemaren barnean

“Ikasketa zientifikoak burutu nituen, oso elitista nintzen garaian. Post-doktoretza Tokyon egin nuen eta itzultzerakoan, ikerlari-irakasle hartu ninduten Bordeleko fakultatean. Mikro eta nano teknologietan nenbilen. Garaian jada, ez nuen nanoteknologian aritu nahi, arrisku potentzialez jakinean nintzelako. Sistema barnetik aldatzen saiatzen nintzen, baina kontua gaizki planteatzen nuen eta laster kaka nahasle gisa katalogatua izan nintzen”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zientzia
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


2024-04-21 | Reyes Ilintxeta
Elisabeth Pérez. Sorkuntzaren defendatzailea
"Adimen Artifiziala etorkizuneko tresna ei da, baina bere funtsa iraganeko sormen lanak lapurtzea da"

Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


Software librearen aldeko apustua Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalean

Software jabeduna utzi eta librera jauzia emateko helburua du Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalak. Hasteko, proba pilotu arrakastatsu baten ondoren, Microsoft Office baztertu eta LibreOffice erabiltzen hasiko dira administrazioan. Aurrera begira aldaketarekin jarraitu... [+]


Helena Agirre (filosofoa): “Incel komunitatea gizon heterosexual zuri misoginoen gordeleku bihurtu da”

Incel, involuntarily celibate hitzetatik hartutako terminoa da. Euren nahien kontra harreman sexualak izateko gai ez direla dioten pertsonez osatutako komunitate birtuala da. Batez ere, gizon heterosexual zuriek osatzen dute ‘azpikultura’ hau. Metropoli Forala... [+]


Eguneraketa berriak daude