Kataluniatik Nafarroara

  •  

     

Mediterraneoari begira idazten ari naiz, baina euskara barra-barra aditzen da inguruetan. Hizkuntzen gaineko kale-neurketa egitera, arras emaitza itxurosoa aterako litzateke. Pazko astea baita. Ikastetxeak itxita mugaz hegoaldeko lau lurraldeetan. Milaka familia euskaldun hondartza ondoko hoteletan, oinez, txirrinduaz lasterrean Behobiako kamiseta soinean… Nafarroako euskalgintzako zenbait aurpegi ezagun ere atseden hartzen. Itxuraz, dena bare. Xingola hori gutxi paparretan. Pankarta handia Cambrilsko udaletxeko balkoi nagusian: Llibertat presos politics. Esteladak zenbait etxetan. Espainiako bandera bat edo bertze. Ostalaritza arloa poz-pozik, bazterrak oro jendez gainezka egon baitira Aste Santuan, hau da, hotelak, jatetxeak, tabernak eta dendak; aspaldiko partez, gainera. Madrilgo hedabideei kasu egitera, ordea, iduri lezake Monegroetan baino jende gutxiago ibili dela. Alkate andrea Esquerrakoa, PDeCat eta PSCrekin gobernu taldean. C´s-k bi zinegotzi. Joan den abenduko hauteskundeetan, Arrimadasen taldea lehen indarra, eta inkesten arabera, garaile ere Estatuan, espainiar nazioaren aldeko mezuak bulkaturik, Kataluniako aferari erantzunez. Estatuko joera politikoek eragin handia izan ohi dute Nafarroan, eta Espainiaren batasunaren aldeko mezuek jarraitzaile aunitz bildu izan dituzte beti. Ez, ordea –dirudienez–, duela 30-35 urte bezainbertze. Konparazio batera, Iruñeko balkoiak Espainiako banderez josiak egonen ziren duela hiruzpalau hamarkada, Kataluniako gertakarien haritik, orain Zaragozan egon diren bezala. Oraingo honetan, bai, egia da, bandera hori-gorri aunitz agertu dira nafar hiriburuan, baina ez da horrenbertzerako izan.

Nafarroako Ahal Dugun gertatu den gerra latza, hondagarria. Hori bai oparia UPNrentzat. Zenbaitek uste dute ez dagoela deus egiterik eta aldaketaren gobernuarenak egin duela

Dena den, kanpo-faktore berri hori kontuan hartu beharko da nahitaez heldu den urteko hauteskundeei begira. Aurrekoan, txiripaz ez zen sartu Ciudadanos nafar Parlamentuan, eta orain, itxura guztien arabera, Estatuko joerak hauspoturik, langa ederki gaindituko du. UPN eta PPren kaltetan bada, gaitz-erdi, baina ez dago hain garbi. Horrelakorik ez zen espero duela hiru urte aldaketaren gobernua abiarazi zenean, ezta Podemosen beherakada orokorra ere (inkesten arabera), eta are gutxiago, Nafarroako Ahal Dugun gertatu den gerra latza, hondagarria. Hori bai oparia UPNrentzat. Zenbaitek uste dute ez dagoela deus egiterik eta aldaketaren gobernuarenak egin duela. Argi dago UPNk, PSNk, PPk eta Ciudadanosek 26 egiten badute, Esparza izanen dela lehendakari. Baina aurrekoan, gauzak estu-estu egon ziren, eta hemendik urtebetera ere berdin. Faktoreak faktore, urtebete dago jendea berriz ere aldaketaren alde pizteko, eta Ahal Dugu bozkatutako jendearen botoa atxikitzeko. Horixe da erronka.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude