Maitasun gutunak Fordentzat

  • Bienville Parish (Louisiana, AEB), 1934ko maiatzaren 23a. Bonnie Parker eta Clyde Barrow gaizkile bikote ezaguna harrapatu eta hil zuten hainbat estatuko poliziek eta FBI-k (orduan oraindik BOI zuen izena). Auto barruan zeudela balaz josi zituzten.

Ezkerrean, Bonnie (1910-1934) eta Clyde (1909-1934), Ford V8 autoa atzean dutela. Eskuinean, Henry Fordi Clyde Barrowek (ustez) bidalitako gutuna, autoaren bertuteak goraipatuz. (arg: AEBetako Kongresuko Liburutegia)
Ezkerrean, Bonnie (1910-1934) eta Clyde (1909-1934), Ford V8 autoa atzean dutela. Eskuinean, Henry Fordi Clyde Barrowek (ustez) bidalitako gutuna, autoaren bertuteak goraipatuz. (arg: AEBetako Kongresuko Liburutegia)

Ordurako ezaguna zen bikotea. Ofizialki, hiru urte ziren “etsai publikotzat” zituztela, baina askok miretsi egiten zituzten, Robin Hood garaikideak bailiran. Heriotzak mitoa elikatu besterik ez zuen egin.

Zuloz jositako Ford V8 autoa ikusgai jarri zuten berehala –eta gerora hainbat kopia egingo zituzten, benetakoa zein zen zalantzan jartzeraino–. Horrenbestez, bi urte lehenago merkaturatutako auto modeloarentzat ustekabeko eta doako publizitate kanpaina bikaina  egin zuen gertakariak.

Bonnie eta Clyde hil baino hilabete lehenago, Clyde Barrowek Henry Fordi (1863-1947) idatzi zion, bere produktuarengatik zorionduz. “Biriketan airea geratzen zaidan bitartean, auto bikaina egin duzula esango dizut”, hasten zen eskutitza. Gaizkileak zioen beti Ford V-a lapurtzen ahalegintzen zela, ihes egiteko parekorik ez omen zuelako. Fordek, eskutitza bere museoan jarri zuen ikusgai, ezusteko kanpaina are gehiago bultzatuz.

Harrigarriki, handik aste gutxira Fordek antzeko gutun bat jaso zuen, oraingoan John Dillinger banku lapur ezagunaren eskutik. Hark ere Forden autoentzat konplimenduak besterik ez zituen eta publizitate lelo bat ere proposatzen zuen: “Gida ezazu Ford bat eta beste autoak atzean geratzen direla ikusiko duzu”. Dillinger handik gutxira hil zuten, 1934ko uztailaren 22an.

Bi gutunen ustezko egileak hilda, ezingo zuten testuak benetakoak ziren egiaztatu edo gezurtatu. Baina, gerora, adituek eskutitzak aztertu zituzten eta Dillingerrena faltsutzat jo zuten zalantzarik gabe. Clyderen gutuna ortografia eta gramatika akatsez josita zegoen eta hori bat zetorren Burrowek jasotako heziketa maila eskasarekin. Baina sinadura ez zetorren bat Clydek erabili ohi zuenarekin eta gutun hura ere zalantzan jarri zuten adituek.

Hipotesi batek dio, lehen gutuna benetakoa zela eta Fordek bigarrena asmatu zuela lehenaren eragina indartzeko. Beste hipotesi baten arabera, biak faltsifikatu zituzten, publizitate kanpaina ezkutua abiarazteko. Henry Fordek maitasun gutunak bere buruari bidali zizkiola, alegia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Denboraren makina
Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


Fra Mauroren mundu zehatzagoa

Venezia, 1459ko apirilaren 24a. Fra Mauro monje eta kartografoak bere munduko mapa amaitu zuen San Michele de Murano monasterioan zeukan kartografia tailerrean. Portugalgo errege Alfontso V.aren enkarguz egin zuen lan hura, eta, mapa amaitu bezain pronto, Portugalera bidali... [+]


Ia denak du prezioa

Filadelfia (AEB), 1838ko uztailaren 11. John Wanamaker jaio zen, gerora marketinaren alorrean eragin handia izango zuen enpresaria. Koinatuarekin batera hasi zen merkataritza eremuan lanean, 22 urte zituela. Biek denda bat ireki zuten orduan; eta negozioa pixkanaka hazten joan... [+]


4.000 urteko ezpain-margoa

Paduako (Italia) unibertsitateko ikerlari talde batek Iranen 2001ean aurkitutako harrizko ontzi txiki bat aztertu du. Zehazki, flasko  barruan zeuden arrastoak aztertu dituzte, eta hainbat osagai dituela ikusi dute: hematita xehetua –kolore gorri biziko mineral... [+]


Industria agortu eta gero, zer?

Beriain (Nafarroa), 1974ko otsaila. Potasas de Navarra enpresako langileek greba egin zuten, besteak beste, aurreko urtean Motor Ibérica lantegiko langileek egindako grebak bultzatuta. Ez zen, beraz, Nafarroako industriako lehen greba, ezta Potasasena ere. Baina Potasas... [+]


Eguneraketa berriak daude