Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak Donostiatik Hendaiako ibilbidea egin zuen Euskotrenen, Kanboko nazioarteko bake-topaketara joan beharrean. Horrek eragin dituen kritikak ikusita,  Urkulluk azalpenak eman ditu: “Batzuek Patxi Lopezekin konparatu egin naute, ETAren erabaki garrantzitsuaren egin… egunean tren batean bidaiatu egiteagatik. Adierazi egin nahi dut ez diodala  aurreko lehendakariari plagiorik egin egin, omenaldia baizik. Egin, egin”. Lehendakariak, gainera, balioa eman dio trenbide-azpiegiturek Euskal Herrian bakea ekartzeko egin duten lanari eta aurreratu du datorren urtetik aurrera Jaurlaritzaren eslogana aldatu egingo dela: “Tren bat bezala goaz”, izango da EAJren, barka, EAEko Gobernuaren marka berria.