German 40 urte

Ez  dakit zehatz artikulu honek noiz ikusiko duen argia, baina imajinatzen dut ateratzerako eginda egongo dela 2018ko uztailaren 8ko ekitaldia, German Rodríguez hil zuten 40. urteurrena gogoratzeko egin behar dena.

Udaletxe plaza leporaino beteko dela ez daukat zalantzarik; izan ere urtea emankorra izan da, eta makina bat ekitaldi, mota askotako, egin izan dira urtean zehar azken omenaldi hau arrakastatsua izan dadin; ez alferrik, prestaketa lanak duela urte eta erdi hasi ziren, 2016ko udazkenean.

1978ko uztailaren 8an gertatu zen erasoaren zentzua, asmoa, helburua eta ondorioak aski ezagunak dira eta aski argi daude, errealitateari zurezko betaurrekoekin begiratzen enpeinatzen ez denarentzat, behintzat. Une dramatikoak izan ziren, noski, eta gure hiriaren geroa markatu zuten urte luzetarako.

1978tik gaur den egunera, uztailaren 8 guztietan, han egon izan dira Germanen lagunak, familiarrak eta, besterik gabe, eraso horri buruz egia, justizia, erreparazioa eta errepikatuko ez zelako bermea eskatzen zuten iruindar guztiak.
Berrogei urtez, behin ere
hutsik egin gabe

Tokitan dago 1978. urtea, ordea. Baina ordutik, urtez urte, Germanen memoria itzal ez zedin ahalegindu diren guztien borroka eta temari buruz: eredugarria, konpromiso handikoa, une zail eta gogorrak ezagutu dituena. Zenbat bider zartatu, zikindu eta margotu dute Germanen oroimenez ezarritako estela? Beste hainbestetan berritu eta berrezarri egin da. 1978tik gaur den egunera, uztailaren 8 guztietan, han egon izan dira Germanen lagunak, familiarrak eta, besterik gabe, eraso horri buruz egia, justizia, erreparazioa eta errepikatuko ez zelako bermea eskatzen zuten iruindar guztiak. Berrogei urtez, behin ere hutsik egin gabe. Berrogei urtez, gertatu zenaren oroitzapenak eta arrazoi bategatik edo bestearengatik falta ziren adiskideen hutsuneak hunkituta.

Haiei esker, katea ez da eten, eta gaur egun, euren bizitzaren sasoi onenean dauden berrogei urteko iruindarrek ere badakite orain berrogei urte gertatu zen erasoaren berri.

Baina, paratu den monumentu berriaren babesean Sanferminak 78 Gogoan kolektibokoek esaten dituzten hitzak nire eginez, esan dezadan 2018ko uztailaren 8an ez dela ezer amaitu; han jarraituko dugu hemendik aurrera ere, egia, justizia, eta erreparazioa eskatuz, dagoeneko gero eta gehiago garelako biktima guztiak –guztiak– nork eraginda, nola eta zergatik sortu ziren jakin gabe ez dagoela elkarbizitza justua eraikitzerik uste dugunok.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude