Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Izan eta Esan / Tostoiak bigundu dituzte

Tostoiak bigundu dituzte

Elena Laka 2007/10/18 13:43

Urtero gustora egiten doten lan baten truke, sari gozoa jasotzen dot (eskerrik asko, Mari Carmen!): Larrañaga gozotegian xigortutako kafe poltsa bat eta tostoi poltsa bat, baita ere Larrañaganekoa (kafea eta gozoak, ez nau bat ere ezagutzen!). Egia esan, horri esker jaten ditut tostoiak, ze urtean zehar ez daukat erosteko bat ere ohiturarik, nahiz eta gustora jaten ditudan.

Aurten plastikoa eta paper zuria zabaldu, usaindu, bat atera, eta, sorpresa! Tostoiak bigundu egin dituzte!

Inoiz tostoirik probatu badozue, daukaten ezaugarririk nabarmenena da oso gogorrak direla. Jateko haginka fuerte egin behar da, edo bestela esnetan-edo busti, eta hala ere, kosta egiten da jatea. Ostera, atzo jan genituenak, itxuraz lehengoen berdinak, askoz bigunagoak ziren, gaileta normal baten gogortasuna zuten. Gustoa ere ez zen zeharo lehengoa, edo hori iruditu zitzaigun, testura bigunagoa izanda, gustoak ere xuabeago ematen zuen.

Tostoiak ere aldatu dira, beraz. Askotan komentatuta geneukan Bergaran lagun artean, tostoia piska bat aintzinako gauza moduko bat zela, pasta gogorregia gaur egungo aho finentzako, oraingo turismoak eta barne kontsumoak beste gauza bat eskatzen zutela. Eta begira, itxura denez egokitu dute aro berrietara. Bigundu egin dute gaur eguneko zaporeengandik gertuago egoteko.

Tostoia eguneratu eta egokitu badute, ezer gutxi geratzen da Bergaran ezin ikutzekoa! 

leire
leire dio:
2007/10/23 20:37

Zelako penia! neri holaxen gustatzen jatazen, gogorrak! Hori zan grazia. Haginka egin kras-kras.
Hasi ziran moldeko ogixan ertzak kentzen eta oin tostoi bigunak. Zer ete da hurrengua, turroia purian?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.