« Itzuli albistegira

"Ermuko aditz-taulak" argitalpen barrixan aurkezpena

2014-05-05  ¦  Argitalpenak

Ermua eta Eitzagako euskara lanian oinarrittuta, Ermuko aditz-taulak liburuxkia kaleratu dau Badihardugu Elkartiak. Eguaztenian, maiatzaren 7xan, aurkeztuko da Ermuko Liburutegixan, arratsaldeko 19:00tan.

Badihardugu Euskara Elkartiak 2005. urtian ipini zeban martxan Deba Ibarreko herri bakoitzeko adizkixak jasotzen dittuen aditz-taulak osatu eta kaleratzeko proiektua. Ordutik hona urtero eskualdeko herriren bateko adizkirik erabilixenak tauletan ipini eta liburuxka erabilgarri batian kaleratzen dira. 10 ale kaleratu dira orain arte, eta azkena, 11.a Ermuko aditz-taulak liburuxkia izan da.

2013an Ermuko aditz-taulak prestatzen jardun gendun Badihardugu Elkarteko kidiok, Fernando Aranberri filologo ermuarraren Ermua eta Eitzagako euskara lanian kaleratutako adizkixak oiņarritzat hartuta. Eta, azkenian, 2014 hasieran ikusi dau argixa Ermuko aditz-taulak izeneko liburuxkiak. 16 orriko liburuxkia da eta 500 ale kaleratu dira guztira. Fernando Aranberriren sarreria daroia eta ondorengo orrixetan Ermuan gehixen erabiltzen diran adizkixak jasotzen dira.

Lanaren aurkezpena maiatzaren 7xan egingo da arratsaldeko 19:00tan, Ermuko Udal Liburutegixan. Bertan Fernando Aranberrik eta Aintzane Agirrebeņak (Badihardugu Elkarteko kidiak) parte hartuko dabe.

Aurkezpenaren ostian, Ermuko Euskal Birusa Elkartiak liburuxka honen ale bana banatuko dotse elkarteko bazkidiei; 285 liburuxka inguru banatuko dira duan. Gainerako aliak maiatzan 8ttik 11ra Ermuan bertan ospatuko dan liburu azokan egongo dira salgai; edo bestela, Euskal Birusarekin edo Badihardugu Elkartiarekin harremanetan jarritta lortu ahal izango dira. Liburuxkia Badihardugu Elkartiaren webgune honetan edo www.ahotsak.com webguneko argitalpenen atalian be eskuratu ahal izango da, pdf formatuan.