Quantcast

Gure Esku Dago

Arrasateko Gure Esku Dago taldeak erabakitzeko eskubidearen aldeko bi ekitaldi antolatu zituen joan den asteburuan. Batetik, Erabagitteko Eskubidien Aldeko adierazpena aurkeztu zuen larunbatean Kulturateko kalistroetan. Ekitaldian arrasatear ugarik parte hartu zuen, bai eta adierazpena sinatu eta. Bestetik, Eskutik Eskura Eguna antolatu zuen igandean: goizeko 12:00ak aldera 800 bat lagunek giza katea osatu zuten, alde zaharreko hiru arkuak batuz; horretaz, gainera, Arrasateko gaiteroak eta erraldoi eta kilikien konpartsak kalez kale ibili ziren; azkenik, 13:00ak aldera, Sant Cugat del Valléseko castellersek giza-gazteluak egin zituzten Herriko plaza nagusian.

Hona hemen Arrasateko Gure Esku Dago taldearen ekitaldiotan ateratako argazki bilduma.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , , , , , , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude