Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Laudion, Arabako Kuadrilla artekoaren 2.topeketa

2016/01/26
Larunbat honetan, Laudion, Arabako 4 bertso-eskola, egun osoko egitaraua.

Trebiñun aukeztu zen 2016ko Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa, aurreko larunbatean Izarran egin zen lehenengo topaketa.

Larunbat hontan, urtarrilaren 30ean egingo da Kuadrilla Artekoaren bigarren saioa, Laudion. Aiaraldeko bertso eskolak antolatuta, ondorengo taldeek parte hartuko dute:

- Errexala (Gasteiz)
- Aizkorak zorroztu (Gasteiz)
- Arabar Errioxako bertso-eskola
- Aiaraldeko bertso-eskola

12:00etan hasiko da eguna, Laudioko Basalarrian elkartean. San Blas egunaren ospakizunarekin batera herriko tabernetan bertso-poteoa izango da lehenengo ekitaldia. Taberna bakoitzean talde ezberdinen bertsolariek kantatuko dute.

Ondoren, 14:30ean, bazkaria Basalarrina elkartearen egoitzan. Bazkaria irekia da, eta bertan izena emateko zenbaki honetara bidali behar da mezua asteazkena (urtarrilak 27) baino lehen: 677011098. 7 eurokoa da prezioa.

Bazkalondoren, kopla txapelketa antolatu dute, gutxi gorabehera 16:30etatik aurrera. Talde guztien bertsolariek parte hartuko dute.

Topaketa honi buruzko informazio gehiago eta ondoren jarraipena egiteko, sare sozialetan eta interneten: http://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016

2016 01 30 laudio

Laudion, Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 2.topaketa

bideo spot