Finalari begira jarri da Gipuzkoako Eskolartekoa

2015/03/27
Azkoitian jokatu zen ostegunean Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako laugarren eta azken kanporaketa. Jon Ander Iriondok eta Paul Iruretagoienak lortu zuten bertan finalerako txartela. Saio horren ostean, osatuta gelditu da Iruneko finalean kantatuko duen bertsolari taldea.

Herriko Iraurgi elkartean kantatu zuten bertsolari gazteek  eta saioa amaituta Jon Ander Iriondok eta Paul Iruretagoienak lortu zuten finalerako sailkatzea.

Azkoitikoa Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako laugarren eta azken saioa izan zen, eta horren ostean erabakita gelditu da finalean kantatuko duten zortzi bertsolariak: Jon Ander Iriondo eta Paul Iruretagoienaz gain, Oier Etxeberria, Ane Zuazubiskar, Andoni Mujika, Asier Ibarguren, Beñat Mujika eta Iñigo Ibañez arituko dra.

Gipuzkoako Eskolartekoaren apirilaren 26an jokatuko da Irunen, Gipuzkoako Bertso-Eskolen Egunarekin batera. Egun horretarako txartelak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Azkoitian abestu zuten bertsolariak.