Gizartea -

Sastaturik

Bikote bat eta bi ume hilik topatu dituzte Gibraltarreko etxe batean

Britainia Handiko familia bateko kideak dira hildakoak. Espainian denbora zeramatzaten eta Gibraltarrera duela egun batzuk heldu ziren. Gorpuak Boschetti's steps kalean aurkitu dituzte.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Britainia Handiko gizon bat, Espainian bizi zen Kubako emakume bat eta bi neskato, horietako bat aste gutxiko umetxoa, hilda aurkitu dituzte gaur akurako etxebizitza batean, Gibraltarren, Poliziako iturriek jakitera eman dutenez. Arma zuri batekin egindako zauriak dituzte gorpu guztiek.

“Gizonak egin duela ematen du”, adierazi dute ikerketako iturriek. Hala ere, hildakoen inguruko informazioa biltzen ari dira ikertzaileak gertatutakoa argitzeko.

Britainia Handiko familia bateko kideak dira hildakoak. Espainian denbora zeramatzaten eta Gibraltarrera duela egun batzuk heldu ziren. Gorpuak Boschetti's steps erdialdeko kalean aurkitu dituzte, Gobernador kaletik hurbil.

Eddie Yome Royal Gibraltar Police ordezkariak baieztatu duenez, 31 urteko gizonezko baten gorpua eta 37 urteko emakume baten hilotza topatu dituzte. Espainiako Poliziaren iturrien arabera, emakumea kubatarra zen eta Espainian bizi zen.

Lau urteko neskato bat ere hilik aurkitu dute. Antza denez, emakumeak aurreko bikotekide batekin izandako alaba da. Era berean, sei asteko umetxo baten gorpua topatu dute, emakumeak hildako bikotekidearekin izandako alaba, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea