Gizartea -

Gertakaria

Pertsona bat intoxikatu da Barakaldon kea arnasteagatik, sute batean

Gaudi kaleko bost solairuko eraikin batean piztu dira garrak.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea piztu da goizean Barakaldoko etxebizitza batean, eta pertsona bat ospitalera eraman behar izan dute kea arnasteagatik ondoezik sentitu delako, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Garrak Gaudi kaleko bost solairuko eraikin batean piztu dira, 09:40 aldera. Eraikina guztiz hustu dute, eta kea arnasteagatik ondoezik sentitu den pertsona bat San Eloy ospitalera eraman dute.

Bizkaiko suhiltzaileak bertaratu dira, eta sutea amatatu dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Barakaldo Suteak albisteak Gizartea bideoak Albisteak