Mundua -

Hondoratzea

36 lagun hil dira Filipinetan, ontzi bat hondoratuta

Ezbeharra Ormoc kaiaren aurrean jazo da, eta dagoeneko 127 pertsona erreskatatu dituzte. Istripua izan denean 173 pertsona zihoazen ontzian.

36 hildako eta 20 desagertu, Filipinetan ferry bat hondoratuta

01:05

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ontzi bat hondoratu da gaur goizean Filipinetan, eta gutxienez 36 pertsona hil dira. Horrez gain, 26 bat lagun desagertu dira, tokiko hedabideen arabera.

Ezbeharra Ormoc kaiaren aurrean jazo da, eta dagoeneko 127 pertsona erreskatatu dituzte. Istripua izan denean, 173 pertsona zihoazen ontzian.

Filipinetako Gurutze Gorriak jakitera eman duenez, ezbeharra 12:50ean jazo da, ontzia kaitik atera eta hamar minutura. Olatu handien ondorioz gertatu da istripua, tokiko hedabideen arabera.

Bestalde, Pedro Tinampay kapitainak azpimarratu du hildakoek salbamendu-jantzia zeramatela, baina ontzi azpian harrapatuta geratu direla.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea