Mundua -

Bonbardaketa Kunduzen

MSFren ospitalearen aurkako erasoa 'akatsa' izan zela onartu du AEBk

“Erasoa hanka-sartzea izan zen. Ospitale babestu bat ez genuke sekula jomuga bezala nahita markatuko”, esan du John Campbell AEBko indarren buruak.

John Campbell jenerala, AEBek Afganistanen dituzten indarren buruzagia. Argazkia: EFE
John Campbell jenerala, AEBek Afganistanen dituzten indarren buruzagia. Argazkia: EFE
John Campbell jenerala, AEBek Afganistanen dituzten indarren buruzagia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

John Campbell jeneralak, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Gobernuak Afganistanen dituen indarretako buruak, Mugarik Gabeko Medikuen (MSF) ospitalearen aurka larunbatean, Kunduzen, egindako erasoa ?akatsa? izan zela onartu du. Bonbardaketan 22 pertsona hil zituzten. ?AEBko goi-agintarien erabakia? izan zela aitortu du Campbellek.

?Afganistango indarrek laguntza eskatu ziguten, eta eman egin genien. Bonbardaketa Ameriketako Estatu Batuen erabakia izan zen, goi-agintariek hartutako erabakia, hain zuzen ere?, onartu du jeneralak AEBko Senatuan egindako agerraldian.

?Erasoa hanka-sartzea izan zen. Ospitale babestu bat ez genuke sekula jomuga bezala nahita markatuko?, azaldu du Campbellek. Beste xehetasunik ez du eman jeneralak, Washingtonek abiatu duen ikerketa ez oztopatzeko.

Erasoak justifikatzeko arauak berriz aztertuko dituzte

MSFren ospitalearen aurkako erasoan gobernuz kanpoko erakundearen 12 kide eta 10 paziente hil zituzten. Hori dela eta, Afganistanen erasoak justifikatzeko arauak berriro aztertzeko agindua eman du Campbellek.

Barack Obama AEBko presidenteak barkamena eskatu behar ote duen galdetu diote Josh Earnest Etxe Zuriko bozeramaileari. Earnestek ez du erantzun argirik eman. AEBk gaia ?oso serio? hartu duela adierazi du, baina ?gertatutakoaz gehiago jakin behar da?, azaldu du Etxe Zuriko bozeramaileak.

Bestalde, Pentagonoak ?onartu? egin du bonbardaketaren erantzukizuna, Ashton Carter AEBko Defentsa idazkariaren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea