Politika -

Ekitaldia Laudion, 2013an

3 lagun atxilotuta, ekitaldi batean terrorismoa goratzea egotzita

Atxilotuetako bat Suso Cela Seoane Grapoko kidea da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak hiru lagun atxilotu ditu asteazken honetan Galizian, Madrilen eta Errioxan, terrorismoa eta borroka armatua goratzea egotzita. Ustez, 2013an Laudion egindako ekitaldia batean goratu zuten terrorismoa.

Ikerketako iturrien arabera, atxilotuen artean Suso Cela Seoane Grapoko kidea eta Juan Manuel Olarieta Alberdi erakunde horretako presoen abokatua daude. Hirugarren atxilotua Aitor Cuervo Taboadan da.

Barne Ministerioaren arabera, 2013ko azaroaren 22 eta 23an egindako ekitaldietan izan zen, bertako Gazte Asanbladak antolatutako jardunaldi antikapitalisten baitan. Zehazki, ‘’Langile mugimendua eta preso politikoak’’ hitzaldian hartu zuten parte atxilotuek, hizlari gisa. Agerraldi horretan, borroka armatuaren eta PCE(r)-Grapo erakundearen aldeko oihuak egitea egotzi diete. Halaber, borrokarekin bat egitera deitu zituzten bertan bildutakoak, iturri horien arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Delituak argazkiak Laudio Gaurko titularrak Eguneko albisteak Gorobel magaleko kuadrilla