Gizartea -

Genero indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekideari eraso egin aurretik

13:30ean gertatu da erasoa Correo kalean, Alde Zaharrean.

Erredakzioa | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu dute gaur Bilbon, ustez bikotekideari suzko arma batekin eraso egitera zihoanean. 13:30ean gertatu da erasoa Correo kalean, Zazpikaleetan.

Minutu batzuk lehenago Udaltzaingoak 38 urteko gizonezkoaren abisu bat jaso du bere asmoen berri emateko, eta bere onetik aterata zegoela esateko. Horren aurrean, agenteek balizko biktima bere bikotekide ohiaren asmoen jakinaren gainean jarri dute.

Handik gutxira atxilotu du Udaltzaingoak, ustez bikotekide ohiaren etxebizitzara zihoanean.

Atxilotuak suzko arma eta munizioa gerriko poltsa batean zeramatzan. Atxiloketaren ondoren, Miribillako polizia-etxera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Gizartea bideoak Eguneko albisteak