Gizartea -

Tafalla eta Puiu arteko sutea

Zigarro-mutxikina aurkitu dute Nafarroako sutearen sutze-puntuan

Zigarro-mutxikin hori Tafalla eta Puiu artean piztutako sutearen eragilea izan daitekeela uste du Foru Poliziak.

Zigarro-mutxikina. ARGAZKIA: Foru Polizia
Zigarro-mutxikina. ARGAZKIA: Foru Polizia
Zigarro-mutxikina. ARGAZKIA: Foru Polizia

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tafalla eta Puiu artean (Nafarroa), atzo piztutako sutearen eragilea izan daitekeen zigarro-mutxikina aurkitu du Foru Poliziak. Sutea gaur egonkortu dute suhiltzaileek, 3.000 hektarea kiskali ondoren, 1989tik Nafarroan erretako azalerarik handiena, alegia.

Ingurumen delituetarako taldeak AP-15 autopistan, Puiu parean, abiatu ditu ikertze lanak eta, sutze-puntua miatu eta gero, zigarro-mutxikin bat aurkitu dutela jakinarazi du Foru Poliziak prentsa-oharrean.

Antza, sutearen eragilea izan daitekeela uste dute eta hori jaso dute delituaren proba moduan, Tafallako Epaitegian eta Iruñeko epaitegian.

Sua atzo eguerdian hasi zen, Tafallako iparraldean, eta oso azkar hedatu zen, haize indartsuak, tenperatura beroek eta lehortasunak bultzatuta.

Hain zuzen ere, bi gunetatik hedatu zen: Artaxoako ekialdera, batetik, eta Añorbera eta Tirapura, bestetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Tafalla albisteak Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua berriak