Gizartea -

Zientzia

Fosilizatutako landarerik zaharrena aurkitu dute Indian

Alga gorri batena izan liteke. Organismo zelulanizdunen bizitza orain arte uste zutena baino askoz ere azkarrago eboluzionatu zuela baieztatu dute.

Adituen ustez, alga gorri baten fosila izan liteke. Argazkia: Stefan Bengston
Adituen ustez, alga gorri baten fosila izan liteke. Argazkia: Stefan Bengston
Adituen ustez, alga gorri baten fosila izan liteke. Argazkia: Stefan Bengston

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Naturaren Historiari buruzko Suediako Museoko zientzialariek duela 1.600 milioi urteko fosil bat aurkitu dute Indian. Ikerlarien arabera, alga gorri batena izan liteke. Aurkikuntza horri esker, organismo zelulanizdunen bizitza orain arte pentsatzen zutena baino askoz ere azkarrago eboluzionatu zuela baieztatu ahal izan dute, PLOS aldizkariak azaldu duenez.

Inoiz aurkitu duten alga gorririk zaharrena duela 1.200 milioi urtekoa da. Dena dela, Indian aurkitu dituzten arrastoak bat datoz landare horien formarekin.

“Ez dugu DNA arrastorik aurkitu, eta, hainbeste urte dituen fosil bat izanik, ezin dugu guztiz ziurtatu alga gorri bat denik. Alabaina, aztertu ditugun ezaugarri guztiak bat datoz landare horren morfologiarekin”, azaldu du Stefan Bengston Naturaren Historiari buruzko Suediako Museoko irakasleak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Gaurko azken ordukoa Zientzia berriak