Gizartea -

Gertakaria

Topatu dute Erandion desagertu zen 89 urteko gizonezkoa

Adineko gizona arratsaldeko 19:00ak aldera aurkitu dute, konortearekin, Bekoetxebarribidea inguruan.

Bizirik topatu dute Erandion desagertuta zegoen gizonezkoa. Argazkia: Bizkaiko Gurutze Gorria
Bizirik topatu dute Erandion desagertuta zegoen gizonezkoa. Argazkia: Bizkaiko Gurutze Gorria
Bizirik topatu dute Erandion desagertuta zegoen gizonezkoa. Argazkia: Bizkaiko Gurutze Gorria

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi zerbitzuetako langileek topatu dute joan den astelehenetik Erandion desagertuta zegoen 89 urteko gizonezkoa, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

19:00ak aldera aurkitu dute, konortearekin, Bekotxebarribidea inguruan. Osasun zerbitzuetako langileak bertaratu dira, baina oraingoz ez dute bere egoerari buruzko datu gehiagorik eman.

Astelehenean salatu zuen familiak desagertzea. Bilaketa lanak Erandioko nekazal guen batean egin dituzte, gizonezkoa bizi zen baserriaren inguruan.

Helikoptero bat, Ertzaintzaren erreskate taldea eta DYAko eta Babes Zibileko kideak aritu dira lan horietan. Elorrioko salbamendu taldeko txakurrak ere erabili dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erandio argazkiak Gizartea Eguneko albisteak