Gizartea -

Istripua

Gironako gaztelu puzgarriak ez zuen Udalaren baimenik

Esquadra Mossoek ikerketa abiatu dute, puzgarriak segurtasun neurriak betetzen zituen eta gaztelua lurretik zergatik askatu zen argitzeko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean Caldes de Malavella (Girona) udalerriko jatetxe batean jarritako gaztelu puzgarriak ez zituen segurtasun neurriak betetzen, eta jatetxeko arduradunek ez zioten puzgarria jartzeko beharrezko baimenik eskatu Udalari. Puzgarria gaizki ainguratuta zegoen eta airean altxatu zen. Ezbehar horretan sei urteko neskato bat hil da eta beste sei lagun zauritu dira.

Jordi Jane Kataluniako Generalitateko Barne aholkulariak astelehen honetan egindako agerraldian azaldu duenez, jatetxeak ez zuen puzgarria jartzeko Udalaren baimenik lortu, ez baitzuen horretarako eskaerarik egin. Hala azaldu dio Salvador Ballio Caldes de Malvella udalerriko alkateak.

Arrazoi horregatik, puzgarriak jartzen dituzten enpresei aurretik dagokion Udalari baimena eskatu behar diotela ohartarazi die: ?Ezin ditugu gutxietsi araudiak agintzen dituen baldintza hauek?, gaineratu du Barne aholkulariak.

Ildo horretatik, araudia errespetatu dadila eta aurretik beharrezko kontrola egin dadin eskatu du Jordi Janek, horren erabilera segurua ziurtatu dadin. Halaber, enpresa bati puzgarri bat jartzeko baimena eman aurretik Udalak umeen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren frogak egiten dituela esan du.

Esquadra Mossoek ikerketa abiatu dute, puzgarriak segurtasun neurriak betetzen zituen eta gaztelua lurretik zergatik askatu zen argitzeko. Gauzak horrela, airean altxatu zen puzgarria eta motorra ikertzen ari dira jada, duela aste batzuk ainguratu baitzuten.

Janek ez du ikerketari buruzko datu zehatzik aurreratu nahi izan, baina ikerketa iturriek lekuan zeuden lekukoak aipatuta jakitera eman dutenez, puzgarriak ez zuen eztanda egin.

Ume batzuk bertan jolasten ari zirela, airean altxatu zen, jatetxeko teilatuan gainetik, eta 30-40 bat metro harago lurreratu zen. Sei urteko neskato bat bart hil da eta beste bik larri zaurituta jarraitzen dute ospitalean. Guztira sei lagun zauritu daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea