Gizartea -

Gertaera

Gasteizko banku batean lapurreta egin eta diruarekin ihes egin du

15:00ak aldera jazo da gertakaria, BBVAk Abendaño kalean duen bankuan. Ordu horretan, gizon bat armatuta sartu da. Barruan, langileak eta bezeroak zeuden.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek lapurreta egin du Gasteizen eta, langile bati mehatxu egin ondoren, diruarekin ihes egitea lortu du, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

15:00ak aldera jazo da gertakaria, BBVAk Abendaño kalean duen bankuan. Ordu horretan, gizon bat armatuta sartu da. Barruan, langileak eta bezeroak zeuden.

Orduan, bertan zeuden pertsona guztiak mehatxatu egin ditu, arma eskuan zuela. Dirua bildu ostean, lekutik ihes egitea lortu du. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak argazkiak Gizartea Gasteiz albisteak Albisteak