Gizartea -

Elda (Alacant)

8 urteko umea hil dute eta harrerako aitaren bikotekideari eraso diote

Emakumea lotuta eta ahoa estalita topatu dute. Biei sexu erasoa egin ote dieten ikertzen ari da Polizia. Bi gizonen bila ari dira.

Polizia Zientifikoko agenteak etxebizitza inguruak miatzen. EFE
Hilketa Eldan (Alacant). EFE
8 urteko umea hil dute eta harrerako aitaren bikotekideari eraso diote

0:58

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zortzi urteko mutiko bat hilda eta harrerako aitaren bikotekidea zaurituta topatu dituzte bart Eldako (Alacant) etxebizitza batean, Espainiako Poliziak baieztatu duenez. Biei sexu erasoa egin ote dieten ikertzen ari dira.

Iturriok azaldu dutenez, bizilagun batek eman du abisua, oihu batzuk entzun eta etxebizitzan biak aurkitu ostean. Erdigunean dagoen Don Quijote kaleko 26. zenbakian jazo da hilketa. Bizilagunak etxebizitzaren atea erdi zabalik topatu du (ez dute indarrez ireki, antza), eta barrura sartzean emakumea lotuta eta ahoa estalita, eta adingabea lurrean topatu ditu, biluzik. Polizia 21:00ak aldera heldu da.

Agenteak bertaratzean adingabea bizirik zegoen oraindik, baina handik gutxira hil da. Emakumea Eldako Ospitalera eraman dute, zauri arinekin. Haurdun dago. Senda-agiria eman diote jada.

Autopsiak zehaztuko du zergatik hil den umea. Gorpuak ez du indarkeria zantzurik.

Adingabeari eta emakumeari sexu erasoa egin ote dieten ikertzen ari dira, gainera.

Emakumeak Poliziari esan dionez, motorreko kaskoa zeramaten bi gizonek egin dute erasoa, eta euren bila ari dira jada.

Hilketa gertatu den unean, adingabearen harrerako aita eta emakumearen bikotekidea lanean ari zen. Hain justu, etxera itzultzean eta gertatutakoa jakitean, bere burua kolpatzen hasi da, agenteek geldiarazi behar izan dute.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak azken ordukoa Espainia Gizartea albisteak Eguneko albisteak Valentzia albisteak