Gizartea -

Gertakizuna

Bi sutek bi motozikleta eta lau edukiontzi erre dituzte Bilbon eta Getxon

Oraingoz ez dago argi zer dela eta piztu diren suak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan bi sute piztu dira Bilbon eta Getxon (Bizkaia). Horien ondorioz, bi motozikleta erre dira Bizkaiko hiriburuan, eta lau edukiontzi Eskuinaldeko hirian, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Lehen sutea bart piztu da, 23:30ean, Getxoko Landene kaleko zabor edukiontzi batean.

Ondoren, beste hiru edukiontzitara zabaldu da sua, eta gertu aparkatuta zegoen ibilgailu batek ere kalteak izan ditu.

05:00etan, beste sute bat piztu da Bilboko Orixe kalean, eta bi motozikleta erre dira hori dela eta. Suhiltzaileak bertaratu behar izan dira, sugarrak itzaltzeko.

Oraindik ez dago argi zer dela eta piztu diren suak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Getxo bideoak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea