Gizartea -

Bizkaia

Berez hil zen Zugaztietako lakuetatik gertu hilik aurkitutako gizona

Bertatik paseatzen ari zen pertsona batek aurkitu zuen adineko gizonaren gorpua, astearte arratsaldean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berez hil zen atzo (asteartea) arratsaldean, Zugaztietan (Trapagaran, Bizkaia), hilik aurkitutako gizona, haren autopsiak horrela argitu eta Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Bertatik paseatzen ari zen pertsona batek aurkitu zuen adineko gizonaren gorpua, 16:25ean.

Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, hildakoa identifikatzeko eta heriotza horren kausak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erdekidegoko Polizia Bizkaia Gizartea albisteak Trapagaran Eguneko albisteak