Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume bati eta haren alaba nerabeari eraso egin diote Gasteizen

Erasoa larunbat goizaldean gertatu zen. Udaltzaingoak Portal de Betoño kalera joateko abisua jaso zuen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

59 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bati eta haren alaba nerabeari eraso egiteagatik, Arabako hiriburuko Udalak jakinarazi duenez.

Erasoa larunbat goizaldean gertatu zen. Udaltzaingoak Portal de Betoño kalera joateko abisua jaso zuen. Antza denez, gizon bat bi emakumeri eraso egiten ari zitzaien.

Agenteak hara iritsi zirenean, mozkortuta zegoen gizon bat ikusi zuten, hainbat gazterekin. Haiek esan zieten erasoa jasan zuten emakumeek noruntz egin zuten ihes.

Biktimak lokalizatu eta haiekin hitz egin ostean, udaltzainek erasotzailea atxilotu eta emakumeak ospitalera eraman zituzten.

----

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Araba Delituak bideoak Gizartea albisteak Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa Umeak azken ordukoa