Gaurko irratsaio zabala hasteko Imanol Ituiño izan dugu gurekin. Aste Nagusia magiaz beteriko astea dugu eta Imanolekin magia motez eta publiko motez jardin dugu. Kaskagorriren 25. urteurrenean ikusi genuen eta Txori Barroteren elkartasun keiñuetan ikusteko aukera izango dugu gaur. Gertutasuna duen magia egiten du berak, eta, gertu egon arren, ikusleak trikimaulua sumatzen ez duena. Txikitatik izan du Imanolek magia zaletasuna eta jendea harritzeko joera. Kale antzerkia maite eta aktore moduan ere ibili den arren, bere burua magotzat du.
Entzun: