Herriak bozkatu du: Pa-Ya konpartsarena da txosnarik txukunena #astenagusia

Kanpaia eta eulia sariak ditugu, hurrenez hurren, txosnarik txukunena eta ahalegin estetikorik txikiena egin duena saritzeko Bilboko Konpartsek asmatutako aipamenak. Sarion helburua konpartsek ahalegin hori urterik urtera egin dezaten. Orain arte konpartsen arteko barne-bozketaz erabakitzen ziren irabazleak eta aurten estrainekoz herritarrei eman zaie webgunean edo konpartsen Aste Nagusiko Android aplikazioaren bidez bozkatzeko. Eulia Irrintzik eraman du, eta kanpaia Otxarkoagako Pa-Ya konpartsak. Azken honetako Nakor eta Pablo gurekin dira txosna nola apaindu duten kontatzen.

Entzun:

DESKARGATU HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Inun zuzenean gurean #astenagusia

ol. Abu 22 , 2014
Gurekin izan dugu Inun musikari eta abeslaria. Mikel Inunziagaren ezizen artistikoa da Inun, eta iaz ikusi ahal izan genuen zuzenean. Gaur bisita egin digu eta bere gitarrarekin kantu batzuk oparitu dizkigu. Berreginez diskoa atera berri du, bere bakarkako ibilbideko lehen bilduma, eta bertan oso planteamendu xaloarekin grabatutakoa izan arren (ahotsa, […]

Honekin lotuak