Mamiki hizpide Ana Perezekin #astenagusia

Mamiki konpartsako Ana Perez izan da gurekin. Emakumez osatutako konpartsa honek feminismoaren aldarrikapenak Aste Nagusira ekarri ohi ditu aspalditik, konpartsarik beteranoenetakoa baita. Indarkeria sexistaren gaia, jai parekideen aldarria eta beste hainbat kontu lantzen ditu eta Bilboko konpartsetan bere eragina izan du urteetako lan honek, Anaren esanetan. Elikadura ere izan dugu hizpide, Mamiki berezia bokata famatuak aipatuta, eta txosnaren aurtengo gaia elikadura burujabetza da, Gure lurraldea gure gorputzak leloarekin.

Entzun:

DESKARGATU HEMEN

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Herriak bozkatu du: Pa-Ya konpartsarena da txosnarik txukunena #astenagusia

og. Abu 21 , 2014
Kanpaia eta eulia sariak ditugu, hurrenez hurren, txosnarik txukunena eta ahalegin estetikorik txikiena egin duena saritzeko Bilboko Konpartsek asmatutako aipamenak. Sarion helburua konpartsek ahalegin hori urterik urtera egin dezaten. Orain arte konpartsen arteko barne-bozketaz erabakitzen ziren irabazleak eta aurten estrainekoz herritarrei eman zaie webgunean edo konpartsen Aste Nagusiko Android aplikazioaren […]

Honekin lotuak